Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Ribamar Ferreira de Araujo Costa
, ezagunagoa
Jose Sarney
izenarekin (Pinheiro,
Maranhao
,
Brasil
,
1930eko
apirilaren 24a
) brasildar
politikari
,
legelari
eta
kazetari
bat da,
1985
eta
1990
urteen tartean Brasilgo presidente izandakoa.
Zuzenbide-ikasketak egin zituen Maranhaoko Fakultatean. Hogeita lau urterekin, Maranhao estatuko diputatu federal hautatu zuten, eta estatuko gobernadore izan zen 1967tik 1970era. Halaber, senatari izan zen, estatu horretako ordezkari gisa, gobernuko alderdiko buruzagi izan zen garaian. Errepublikako lehendakariorde hautatu zuten
Tancredo Nevesekin
, baina bere gain hartu behar izan zuen lehendakaritza (1985), Neves kargua hartu baino lehen hil baitzen. Gobernuan izan zen bost urteetan, instituzio demokratikoak sendotuz joan ziren, eta konstituzio berri bat aldarrikatu zen (1988). Brasilgo ekonomiak
Latinoamerikako
atzerapenaren ondorioak pairatu zituen, eta gobernuak ez zuen
inflazio
-iturria kontrolatzerik lortu, ekonomia-plangintzak gorabehera. Gobernua utzi ondoren,
Amapako
estatuko senatari hautatu zuten, eta Senatuko lehendakari izatera iritsi zen 1996an. Zenbait eleberri idatzi ditu, eta Brasilgo Letretako Akademiako kide da.