Jose Martinez Berasain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Martinez Berasain


Gorte frankistetako prokuradorea

1958ko maiatzaren 16a  - 1961eko apirilaren 18a
Hautetsia: Gorte Frankisten 6. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1955eko maiatzaren 14a  - 1958ko apirilaren 14a
Hautetsia: Gorte Frankisten 5. Legegintzaldia
Bizitza
Jaiotza Irunea 1886ko martxoaren 23a
Herrialdea   Nafarroa Garaia , Euskal Herria
Heriotza Irunea 1960ko abenduaren 27a  (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria , bankaria eta argazkilari amateurra
Lantokia(k) Madril
Enplegatzailea(k) Banco de Bilbao
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Elkarte Tradizionalista

Victoriano Jose Martinez Berasain ( Irunea , 1886ko martxoaren 23a - ib. , 1960ko abenduaren 27a ) nafar politikari karlista eta bankaria izan zen.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Banco de Bilbaoko zuzendaria zen Irunean, eta El Pensamiento Navarro egunkari tradizionalistaren administrazio-kontseiluko burua zen. [1]

Bigarren Errepublikaren garaian, Iruneko tokiko batzorde karlistako lehendakari eta Nafarroako Eskualde Batzordeko presidenteorde izan zen. [2] Nafarroako Eskuineko Blokearen buru ere izan zen. Era berean, Familia Gurasoen Elkarte Katolikoko, Eusko-Nafar Erlijiosoen Defentsa Elkarteko eta ≪La Cultural Navarra≫ (maristen ikastetxea ordezkatzea saihesteko eratutako elkartea) kidea zen. [1]

1936ko uztaileko Errepublikaren aurkako altxamenduaren prestaketan aktiboki parte hartu zuen Mola jeneralarekin lankidetza estuan, eta Joaquin Baleztena eskualdeko buruzagi karlista buru zuen Nafarroako Gerrako Batzorde Karlistako presidenteordea izan zen. Bateratze Dekretuaren ondoren, Jose Martinez Berasain izango zen Nafarroako Mugimendu Nazionalaren lehen probintzia-burua. [3]

Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, 1943an Elkarte Tradizionalistaren izenean Franco jeneralari zuzendutako gutun baten hamasei sinatzaileetako bat izan zen. Gutun horretan, ≪saiakera totalitarioa≫ bertan behera uzteko, ≪Altxamenduaren hasierako espiritura≫ itzultzeko eta Espainiako monarkia tradizionala berrezartzeko eskatzen zioten, Espainia ≪sufragio ez-organikoaren "legezkotasun" faltsu demokratikoan berriro eror ez zedin≫. [4]

1955etik hil zen arte, prokuradore izan zen Gorteetan, Francoren izendapenez. [3] Tradizionalisten taldeko kide izan zen, ≪estorildarrak≫ izenez ezagutzen zirenak ? Ricardo de la Ciervarentzat ≪karlismo frankista≫ ziren ?, eta 1957an Alfontso XIII.aren semea, Joan Borboikoa , Espainiako errege legitimo gisa aitortu zuten. [5]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. a b Dronda Martinez, Javier. (2013). Con Cristo o contra Cristo. Religion y movilizacion antirrepublicana en Navarra (1931-1936). Txalaparta, 171 or. ISBN 978-84-15313-31-1 . .
  2. Arbeloa, Victor Manuel. (2015). Navarra y los estatutos de autonomia (1931 - 1932). ACCI, 75 or. ISBN 978-84-15705-17-7 . .
  3. a b ≪Necrologica: Don Jose Martinez Berasain≫ ABC : 76. 1960-12-28 .
  4. Santa Cruz, Manuel de. (1980). Apuntes y documentos para la historia del tradicionalismo espanol. 5 Madril: Graficas Gonther ISBN 84-300-2621-5 . .
  5. Caspistegui Gorasurreta, Francisco Javier. (1997). El naufragio de las ortodoxias. El carlismo (1962-1977). EUNSA, 24 or. ISBN 84-313-1564-4 . .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Biografia
Nafarroa Garaia
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz .