한국   대만   중국   일본 
Jose Maria Sanchez-Silva - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Jose Maria Sanchez-Silva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Maria Sanchez-Silva
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Jose Maria Sanchez-Silva y Garcia-Morales
Jaiotza Madril 1911ko azaroaren 11
Herrialdea   Espainia
Heriotza Madril 2002ko urtarrilaren 13a  (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea , kazetaria , haur literatura idazlea , gidoilaria eta film-zuzendaria
Jasotako sariak
Genero artistikoa haur literatura
IMDB: nm0844784 Edit the value on Wikidata

Jose Maria Sanchez-Silva Garcia-Morales ( Madrid , 1911ko azaroaren 11 - ibidem , 2002ko urtarrilaren 13a ) espainiar idazle eta kazetaria izan zen.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Ama hil zitzaionean ekonomia-egoera larrian gelditu zen, eta kalean eskean ibili behar izan zuen, harik eta El Pardoko umezurtz etxean sartu zuten arte. Ondoren adinez nagusi ez zirenentzako hainbat erakundetan egon zen, eta takigrafia eta mekanografia ikasi zituen. Hamazazpi urte zituela takigrafo gisa hasi zen Madrilgo udaletxean lanean.

1934an idatzi zuen bere lehenengo ipuin liburua, El hombre de la bufanda ( Bufanda zuen gizona ). 1939an Espainiako Gerra Zibilaren ondoren kazetari gisa hasi zen Arriba Falangeko aldizkarian, eta haren zuzendariorde izatera iritsi zen. 1957an Literaturako Sari Nazionala lortu zuen eta 1968an Hans Christian Andersen domina . Lan ugari idatzi zituen eta bere Marcelino Pan y Vino (1952) istorioaren ehun edizio baino gehiago argitaratu ziren. Berak idatzi zuen izen bereko filmerako gidoia 1954an; filmak ere berebiziko arrakasta izan zuen. Pertsonaia horri buruz hainbat lan idatzi zituen ondoren, hala nola, Historias menores de Marcelino Pan y Vino (1953, Marcelino Pan y Vinoren kontakizun txikiak ) eta Aventura en el cielo de Marcelino Pan y Vino (1954, Marcelino Pan y Vinoren abentura zeruan ).

Lan hautatuak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Marcelino Pan y Vino (1953)
  • Primavera de papel (1953)
  • Historias de mi calle (1954)
  • Fabula de la burrita Non (1956)
  • Tres novelas y pico (1958)
  • Adios, Josefina (1962)

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]