Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Juan Bautista Merino Urrutia Morquecho Rubio
[1]
(
1886ko
irailaren 25a
,
Ojacastro
–
1982ko
maiatzaren 6a
,
Algorta
)
euskal
-
errioxar
historialari
eta
euskalari
bat izan zen. Bereziki bere jaioterria,
Oja ibaiaren
ingurua eta
Errioxako
toponomia eta haien
euskarazko
jatorria edo loturak ikertu zituen.
1886ko
irailaren 25an
Errioxako
Ojacastro
udalerrian jaio zen. Hiru hilabeteko adinarekin bere gurasoekin batera
Bilbora
lekualdatu zen. Hiri honetan hazi eta Santiago Apostuluaren Ikastetxean Merkataritza Irakasle izateko ikasketak burutu zituen. Ikasketak amaitzean, Ojacastro jaioterrira itzuli eta
1912
-
1913
bitartean bertako alkate izan zen, beste bi urte gehiagoz zinegotzi ere izan zelarik.
Espainiako Bigarren Errepublika
garaian eta nahiz eta
ideia monarkikoetako
gizona izan,
Getxoko
zinegotzia izan zen. Aldiz,
1946
eta
1960
artean udalerri honetako alkatea.
Bere jaioterriaren erabateko zaletua zenez, Ojacastron errioxar leku izenei buruzko hizkuntz ikerketak burutzeko iturri agortezina topatu zuen, bai eta
Errioxa
eta
Burgosko probintzian
mintzatu izan zen
euskarari
buruzkoa ere. Gaia
Antzinaroko
ikuspuntutik ikertu zuen, lurralde haiek
beroi
,
baskoi
,
autrigoi
eta
barduliarren
kokalekua izan zirela suposatuz. Errioxako eta
Euskal Herriko
etnologia
parekatuz ikerketa bat gauzatu zuen,
XIII. mendeko
"Fazana de Ojacastro"
("Ojacastroko Balentria") bezalako agiriak ezagutzera emanez, haren bitartez garai hartan Oja Garaiko eremu horretan euskara ohiko hizkuntza zela frogatuz.
[2]
Logronoko probintziako Monumentuen Probintzia Batzordeko lehendakaria izan zen, bai eta Artxibategi, Liburutegi eta Museotakoa ere.
1964tik
aurrera
Euskaltzaindiako
kide ere izan zen,
1974ko
ekainaren 15an
Donemiliaga Kukulan
ohorezko erakunde honetako
euskaltzain
izendatu zutelarik.
1982ko
maiatzaren 6an
95 urteko adinaz
Algortan
hil zen. Bere heriotzak errioxar hedabide ofizialetan ez zuen oihartzunik izan.
Euskarari buruzko gaiontzeko bibliografia:
- 1931: El vascuence en el Valle de Ojacastro (Rioja Alta). Sociedad Geognifica Nacional. Madril.
- 1932: Mas sobre el vascuence en el Valle de Ojacastro. Intendencia Militar. Madril.
- 1935: El vascuence en Burgos. Sociedad Geografica Nacional. Madril.
- 1935: El vascuence hablado en Rioja y Burgos. RIEV.
- 1936: El vascuence en el Valle de Ojacastro. Huerfanos de Intendencia. Madril.
- 1945: Problemas que plantea la toponimia vasca en Rioja y Burgos. BRSYAP.
- 1949: El vascuence en la Rioja y Burgos. Problemas que plantea su toponimia.Rev. Dia1ectologia y Tradiciones Populares.
- 1949: Los sufijos -ena y -eta en las casas viejas de Algorta. Homenaje a Julio Urquijo, I.
- 1951: El vascuence en la Rioja y Burgos. Berceo.
- 1954: La Academia de la Lengua Vasca en Bilbao. BRSVAP.
- 1954: Vocabulario de palabras recogidas en el Valle de Ojacastro. Rev. Dialectologia y Tradiciones populares.
- 1958: El vascuence en la Rioja y Burgos. Berceo.
- 1959: Toponimia de Ezcaray. Euskera.
- 1960: El vascuence en la Rioja y Burgos. In "Geografia Historica de la Lengua Vasca". Auiiamendi, n.O 14.
- 1960: El vascuence en la Rioja y Burgos. In "Geografia historica de la Lengua Vasca". Auiiamendi, n.O 14.
- 1962: El Vascuence en la Rioja y Burgos. Real Sociedad Bascongada de Amigos del Pais. Monografia n.O 17.
- 1964: Los toponimos vasco-riojanos. BRSVAP.
- 1971: El vascuence en la Rioja y Burgos. "El Correo Espaiiol - El Pueblo Vasco". Suplemento "El vascuence hoy", 12-9-71.
- 1972: Notas a "Contribucion al estudio de la toponimia riojana". Berceo.
- 1973: Vocabulario de la Cuenca del rio Oja. Berceo.
- 1974: Historia de la presencia del vascuence en la Rioja. Berceo.
- 1975: Historia de la presencia del vascuence en la Rioja. Euskera.
- 1975: El vascuence en la Rioja y Burgos. Hitzaldia. Madrilgo Ateneoa.
- 1976: Toponimia menor de la Rioja. BRSVAP.
- 1976: Artifices vascos en la Rioja. Euskal Kulturaren Batzordea. Bizkaiko Aldundia. Bilbo.
- 1977: El Alcaide de Ojacastro, gran defensor del vascuence en el siglo XVIII. BRSVAP.
- 1977: De arqueologia riojana. Berceo.
- 1978: La lengua vasca en la Rioja y Burgos. Euskaltzaindia / Instituto de Estudios Riojanos. Logrono.
- 1978: Emigracion vasca a la Rioja desdefinales del siglo XV hasta mediados del siglo XIX. BRSVAP.
- ↑
Juan Jose Bautista Merino Urrutia. Euskaltzaindia.com
- ↑
Garate, Miren. (2018-11-23).
≪Amaierara arte irakurri behar den istorioa≫
Berria
CC BY-SA 4.0 lizentziapean
.