Wikipedia, Entziklopedia askea
Jon Garano
(
Ergobia
,
Donostia
,
[oh 1]
1974ko
azaroaren 18a
) euskal zinemagilea da, zuzendari eta gidoigile moduan aritutakoa.
EHUn
kazetaritza eta publizitatea ikasi zuen eta zinema,
San Diegon
(AEB).
2001ean
, Xabier Berzosa, Jorge Gil,
Aitor Arregi
eta
Jose Maria Goenaga
lagunekin batera
Moriarti
ekoiztetxea sortu zuen. Horren bidez, ikus-entzunezko hainbat egitasmo aurrera atera ditu. Haren film laburrak 90 aldiz baino gehiagotan saritu dituzte; halaber, telebistarako haren dokumentalak 15 herrialdetan baino gehiagotan
[1]
eman dituzte. Horrez gain,
80 egunean
film luzeak hainbat sari lortu ditu eta
Loreak
Zinemaldiko Sail Ofizialean historia guztian hautatutako bigarren euskarazko pelikula luzea da. Bi filmok Jose Maria Goenagarekin batera egin izan ditu.
- Despedida
(laburra / 2001)
- Sahara Marathon
(2004)
- The Dragon House
(2005)
- Miramar Street
(laburra / 2006)
- Asamara
(laburra / 2008)
- FMG
(laburra / 2008)
- On the Line
(laburra / 2008)
- 80 egunean
(luzea / 2010).
- Loreak
(luzea / 2014).
- Handia
(luzea / 2017)
[2]
- La trinchera infinita
(2019)
[3]
- ↑
1987ra
arte, Ergobia Donostia izan zen. Ordutik aurrera Astigarraga udalerriko auzo bilakatu zen.