Wikipedia, Entziklopedia askea
Jon Erasun Gorostidi
,
[1]
pilota
arloan
Erasun
deituraz ezaguna (
Zizurkil
,
Gipuzkoa
,
1996ko
abuztuaren 14a
)
esku huskako pilotari
profesionala da. Atzelari aritzen da,
Asegarce
enpresarekin. Ez da jo handiko pilotaria, baina bai oso segurua: nekez galtzen du pilotarik, eta defentsako joko bikaina du. Erasoan, pilota ona datorkionean, erraz baztertzen du ezker hormara. 2016ko azaroaren 5ean jokatu zuen profesionaletako estreinako partida, bere jaioterritik hurbil dagoen
Beotibar pilotalekuan
.
[2]
[3]
[4]
2017ko apirilaren 1ean
Bigarren Mailako Binakako Txapelketa
irabazi zuen,
Axier Arteaga
aurrelaria lagun.
[5]
- ↑
Abizena
Erasun
idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako,
Eratsun
onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus
Euskal Onomastikaren Datutegia
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Igor
G. Vico
:
≪Jon Erasun, fiabilidad alemana≫
,
Deia
, 2016-11-03.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Jon Erasun tiene prohibido fallar≫
,
Diario Vasco
, 2014-12-24.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Jon
Viedma Carrera
:
≪Buscando dar el salto≫
,
Noticias de Navarra
, 2016-06-17.
- ↑
(Gaztelaniaz)
G. Vico, Igor. (2017-04-02).
≪Arteaga II se desmelena en la final del Parejas de Segunda≫
Diario de Noticias de Alava
(Noiz kontsultatua: 2017-05-24)
.
[
Betiko hautsitako esteka
]