Wikipedia, Entziklopedia askea
Jokin Gorostidi Artola
(
Tolosa
,
1944ko
azaroaren 4a
-
Donostia
,
2006ko
apirilaren 25a
)
euskal
politikaria
izan zen.
Itziar Aizpurua
politikariarekin ezkonduta zegoen.
1960ko hamarkadan
Langile Komisioetan
hasi arren, laster
ETAkide
bilakatu zen.
1969an
atxilotu zuten, eta bi heriotza-zigor jaso zituen
Burgosko Auzian
Meliton Manzanasen
hilketan parte hartu zuelako salaketapean (1970). Zigor hura balio gabe utzi, eta 30 urteko kartzela-zigorra eman zioten.
1977
. urtera arte egon zen espetxean.
Espetxetik irtetean,
HASI
alderdian sartu zen;
1978an
Herri Batasunaren
sortzaileetako bat izan zen HASI alderdia. Herri Batasuneko Mahai Nazionaleko kide izan, independente gisa, eta, batez ere, kanpo-harremanaz arduratu zen.
1980
eta
1994
artean legebiltzarkidea izan zen, lau aldiz hautatua.
1996ko
hauteskunde-kanpainan ETAren bideo bat zabaltzeagatik kartzelatua izan zen
1997an
, gainerako 21 mahaikideekin batera.
1999ko
uztailean, Auzitegi Konstituzionalak Auzitegi Gorenaren epaia bertan behera utzi ondoren, aske irten ziren Jokin Gorostidi eta HBko mahaikideak.
2000
. urteko abuztuan,
Baltasar Garzon
epaileak ETAren kanpo-harremanetarako egituraren kide izatea leporatu zion; Gorostidik bere burua Entzutegi Nazionalean aurkeztu eta epailearen aurrean agertu ondoren, aske gelditu zen bost milioi pezetako bermea ordainduta.
2006an
,
18/98 sumarioan
deklaratzeko hiru egun falta zituela,
Deba
eta
Donostia
arteko trenean bihotzekoak jota hil zen.