Wikipedia, Entziklopedia askea
John Talbot
, Shrewsbury-ko lehen kondea, (
Blakemere
,
Shropshire
,
1384
/
1387
–
Castillon
,
Gironda
,
1453ko
uztailaren 17a
) ingeles buruzagi militarra. Galesen
Owain Glynd?rren
aurka eta Irlandan jardun ondoren, Frantzian borrokatu zen
Ehun Urteko Gerraren
bukaeran,
Henrike VI.aren
zerbitzuan. Ezin galarazi izan zuen
Joana Arc-ekoak
Orleansko
hiria hartzea eta
Patayko guduan
(1429) menderatu zuten frantsesek.
Guienako
lurraldearen defentsaz arduratu zen 1452an.
Castillongo guduan
hil zuten (1453); horretan galdu zituen Ingalaterrak Frantzian zituen lurraldeak.