John Mayall
(
Macclesfield
,
Cheshire
,
Erresuma Batua
,
1933ko
azaroaren 29a)
blues
eta
pop rock
abeslari, instrumentista (batez ere gitarra-jotzailea), eta konpositorea da.
Alexis Kornerrekin
batean, Britainia Handiko bluesaren inbasioaren aitzindari nagusienetakoa da.
1955ean
bere lehenengo taldea sortu zuen,
The Powerhouse Four
, eta gero bere bandarik famatuena:
The Bluesbreakers
. Talde horretan
Eric Clapton
,
Peter Green
eta
Mick Taylor
gitarra-jotzaileak ibili ziren, besteak beste, eta horietako batzuek beste talde garrantzitsuak sortu zituzten gero;
Fleetwood Mac
, adibidez.
Disko eder askoak egin zituen
The Bluesbreakers
taldeak 60ko hamarkadan,
Bluesbreakers
izenekoa, adibidez. Disko horretako azalean, Eric Clapton ageri da
Beano
komikia irakurtzen.
Claptonek taldea utzi egin zuen, Cream blues-rock banda sortzeko, eta bere ordez Peter Green gitarra-jotzailea sartu zen. A hard road diskoa grabatu ondoren, Greenek ere alde egin zuen,
Fleetwood Mac
taldea osatzeko. Orduan, Mick Taylor agertu zen. Gitarra-jotzaile gazteak liluratu egin zuen Mayall. Elkarrekin grabatu zituzten
Crusade
disko ospetsua, eta 1969an, Bare Wires psikodelikoa. Gero, Taylor
Rolling Stones
taldera joan zen
Brian Jones
ordezkatzera.
1969tik
aurrera, Mayallek bere izenean argitaratu zituen diskoak. Hala ere, zenbaitzutan,
"and The Bluesbreakers"
gehitzen zion bere izenari, berarekin jotzen zuten musikariak ere diskoen eta emanaldien izenetan ordezkaturik ager zitezen.
Banda behin betiko desagertu zen
2008an
, eta egun, Mayallek beste musikari batzuekin jotzen du.
2009an Hondarribia Blues Saria jaso zuen.
- 1965:
John Mayall plays John Mayall
- 1968:
Diary of a band
vol. I y II
- 1969:
The turning point
- 1972:
Jazz-blues fusion
- 1973:
Moving on
- 1977:
Lost of people
- 1978:
The last of the British blues
- 1985:
Behind the iron curtain
- 1994:
1982 reunion concert
- 1999:
Live at the Marquee 1969
- 2005:
Rolling with the Blues
- 2007:
Live from Austin, TX
John Mayallek disko batekin ospatuko du 70. urtebetetzea
[
Betiko hautsitako esteka
]
, Berria.
Hondarribia Blues Saria jaosoko du J. Mayallek
, Argia.