Wikipedia, Entziklopedia askea
John Michael Landy
(
Melbourne
,
Victoria
,
Australia
, 1930eko apirilaren 12a -
Castlemaine
,
Victoria)
,
2022ko
otsailaren 24a
) australiar
atleta
eta
politikaria
izan zen.
Nekazaritza
ikasi zuen Melbourneko Unibertsitatean, eta irakasle egin zen. Iraupen ertaineko lasterketetan trebatu zen, eta 1952an
Helsinkiko Olinpiar Jokoetan
parte hartu zuen, 1.500 eta 5.000 metroko probetan. Bi urte geroago, 1954an, Britainiar Inperioaren Jokoetan (gerora
Commonwealtheko Jokoak
) norgehiagoka historikoa izan zuen
Roger Bannister
aurkari handiarekin, eta lau minutuko mugaren azpitik amaitu zuten biek milia lasterketa: Bannisterrek 3´ 58,8"an, eta Landyk 3´ 59,6"an. Urte bereko ekainean, Landyk marka berria ezarri zuen proba horretan: 3´ 57,9", eta hilabete hartan bertan 1.500 metroko munduko errekorra ere jaitsi zuen: 3´ 41,9". 1956ko
Melbourneko Olinpiar Jokoetan
1.500 metroko lasterketan brontzezko domina lortu ondoren, atletismoa utzi zuen.
Australiako Victoria estatuko gobernadore izan zen 2001etik 2006ra.