Wikipedia, Entziklopedia askea
John Crome
(
Norwich
,
1768ko
abenduaren 22a
-
ibidem
,
1821eko
apirilaren 22a
)
Erromantizismoaren
garaiko paisaien margolaria eta
Norwicheko margolarien eskolaren
sortzaileetako bat izan zen.
Robert Ladbrooke
adiskidearekin batera Norwich inguruko marrazkiak egiten hasi zen. Zirriborro batzuk saldu zituen eta marrazketa-irakasle lana lortu zuen. Crome eta Ladbrooke 1803an sortu zuten Norwicheko Margolarien Elkartea,
Robert Dixon
,
Charles Hodgson
,
Daniel Coppin
,
James Stark
eta
George Vincentekin
batera, eta 1805ean egin zuten beren lanen lehen erakusketa. Crome hainbat aldiz izan zen Elkartearen buru. Londresera egindako bisitaren bat eta
Napoleonen
porrotaren ondoren 1814an Parisera egindako beste bidaia bat izan ezik, Norwichetik irten orduko,
Norfolk
eskualdeko paisaiak izan ziren bere lan gehienak.
-
The Poringland Oak
(
c.
1818), National Gallery
-
A Barge with a Wounded Soldier
(datarik gabe), Yale Center for British Art
-
The River Wensum, Norwich
(
c.
1814), Yale Center for British Art
-
Yarmouth Jetty
(
c.
1810), Yale Center for British Art
-
Boys Bathing on the River Wensum, Norwich
(1817), Yale Center for British Art
-
Woodland Landscape near Norwich
(1810-1812), Yale Center for British Art
-
The Bell Inn
(
c.
1805), National Galleries of Scotland
-
Cromeren hilobia, St George eliza, Norwich
-
Cromeren oroimenezko plaka