Wikipedia, Entziklopedia askea
John Howard Carpenter
(
Carthage
,
New York
,
1948ko
urtarrilaren 16a
- )
Ameriketako Estatu Batuetako
zinema zuzendari, gidoilari, musikagile eta ekoizlea da. Beldurrezko eta fantasiazko zinemaren maisu handienetako bat da.
Wes Craven
eta
David Cronenbergekin
batera
beldurrezko zinema
garaikidean
"C Hirukoitza"
izendapenaz ezagutzen den genero horretako hiru zuzendari nabarmenen multzoa osatzen du.
New York
estatuko Carthage hirian jaio zen
1948
urtean. Ume zelarik, etxeko bideo kamara erabiliz jolas lan txikiak egiten hasi zen irudientzako gaitasun berezi bat erakutsiz. Ez zituen bere aitaren musikagile pausoak jarraitu baina honi buruzko ikasketak burutu zituen eta bere
film
gehienetako musikaren egilea da.
15 urterekin ekoiztetxe bat sortu zuen eta 17rekin gai fantastikoei buruzko aldizkari bat ateratzen hasi zen. Zinema ikasketak
Kalifornian
egin zituen
John Ford
,
Alfred Hitchcock
eta
Orson Welles
bezalako maisuak izanik.
1970garren
urtean "Bronco Billy, resurrection" lanarekin film labur onenaren
Oscar
saria irabazi zuen.
Handik aurrera film luzeak egiten hasi zen lehenengoa "Dark star" unibertsitateko proiektu bezala aurkeztuz. Ondoren oso diru gutxirekin "Assault on precinct 13" eta "Halloween" filmak egin zituen bietan emaitza bikaina lortuz. Bigarrenak arrakasta handia izan zuen eta zinemagile bezala bultzada handia izan zen beretzat. Hurrengo hiru hamarkadetan, hainbat gorabeherekin, filmak egiten jarraitu zuen eta urte batzuk geldiunean egon ostean,
2005
eta
2006
urteetan "Masters of horrors" telesailerako bi atal zuzendu zituen. Honen ondoren, zinemarako film luzeak egiten hasi zen berriro.
Zuzendari bezala egin dituen lanak:
- Revenge of the colossal beasts
(1962)
- Terror from space
(1963)
- Gorgo versus Godzilla
(1969)
- Gorgon, the space monster
(1969)
- Warrior and the Demon
(1969)
- Sorceror from outer space
(1969)
- Bronco Billy, resurrection
(1970)
- Master of horror - Cigarette burns
(2005)
- Master of horror - Pro-life
(2006)
|
---|
Zuzendaria
| |
---|
Gidoigilea eta ekoizlea
| |
---|
Gidoigilea bakarrik
| |
---|
Ekoizlea bakarrik
| |
---|