Wikipedia, Entziklopedia askea
John Boyd Dunlop
(
1840ko
otsailaren 5a
,
Dreghorn
,
Iparraldeko Ayrshire
–
1921eko
urriaren 23a
,
Dublin
,
Irlanda
)
eskoziar
asmatzaile bat izan zen, lanbidez albaitari zirujaua.
Asmakuntza ugari burutu zituen, baina denetan ospetsuena ibilgailuentzako
pneumatikoa
izan zen. Bere abizena daraman eta penumatikoak eta gomazko elementuak ekoizten dituen
Dunlop Rubber
enpresaren sortzailea izan zen.
Eskoziako
Iparraldeko Ayrshireko
Dreghorngo
baserri batean jaio zen eta
Edinburgoko Albaitaritza Ikastetxean
(gaur egun
Edinburgoko Unibertsitatearen
parte da)
albaitari
gisa graduatu zen 19 urterekin. Zortzi urtez Edinburghen albaitari gisa aritu zen.
1867an
Belfastera
joan zen bizitzera.
1887an
aire-ganberako lehen
pneumatikoa
garatu zuen bere bederatzi urteko semeak Belfasteko zuloguneak betetako kaleetan eskolara joateko erabiltzen zuen triziklorako. Trizikloaren triki-trakaren arazoa konpontzeko, Dunlopek gomazko hodi batzuk puztu zituen baloiak puzteko
aire ponpa
batekin. Ondoren, kautxuzko hodiak
olana
batekin bildu zituen babesteko eta trizikleko gurpilen hagunen gainean itsatsi zituen. Ordura arte, gurpil gehienek goma trinkozko hagunak zituzten, baina pneumatikoek ibilaldi nabarmen leunagoa ematen zuten. Ideia garatu eta
patentatu
zuen ganberadun pneumatikoa
1888ko
abenduaren 7an
. Hala ere, patentea eman eta bi urtera, Dunlopi ofizialki jakinarazi zioten patentea
Robert William Thomson
asmatzaile eskoziarrak baliogabetu zuela,
1846an
Frantzian
eta
Estatu Batuetan
1847an patentatu baitzuen ideia. Dunlop-ek Robert William Thomson-en aurkako borroka juridikoa irabazi zuen eta patentea berrestea lortu zuen.
Dunlop-ek Dunlop Tyres enpresa sortu zuen, gerora Dunlop Rubber Company izenarekin ezagutzen dena. Ekoizpen komertziala
1890
bukaeran hasi zen Belfasten. Dunlop-ek bere patentea eta konpainiaren izena
William Harvey Du Cros-i
saldu zion, jadanik Pneumatic Pire and Booth's Cycle Agency-ren jabea zena, sortutako konpainiaren 1.500
akzioren
truke, eta azkenean ez zuen dirutza handirik egin asmakuntzagatik. Dunlop
Dublinera
erretiratu zen eta bertan hil zen
1921eko
urriaren 12an
, eta Deansgrange hilerrian lurperatu zuten,
Dublingo
hegoaldeko auzo batean.
Dunlop-en ganberadun pneumatikoaren garapena une erabakigarrian iritsi zen
lurreko garraioaren
hedapenaren garaian,
bizikleta
eta
automobil
berriak eraikitzearekin.