Johann Pachelbel
(
/pa?x?lb?l/
ahoskatua) (
Nurenberg
,
1653ko
abuztua
-
ib.
,
1706ko
martxoaren 3a
) musika-konposatzaile eta
organo
-jotzaile alemaniarra izan zen. Garai
barrokoan
kokatzen da eta
Johann Sebastian Bach
baino belaunaldi bat zaharragoa da. Izatez, haren aitaren laguna izan zen. Haren lanen artean ezagunena
Kanona Re maiorren
da, hiru
biolin
eta
baxu jarrairako
idatzia eta grabazio askotan jasoa.
Pachelbel Nurenbergen jaio zen eta
1653ko
irailaren 1ean bataiatu zuten. Jaioterrian hil zen,
1706ko
martxoaren 3an. Handik sei egunera hilobiratu zuten.
Organo
-jotzaile,
klabizenbalo
-jotzaile eta
konposatzaile
ezaguna izan zen.
Txikitan jaso zituen lehenbiziko konposizio- eta interpretazio-ikasgaiak Heinrich Schwemmer-en eta Georg Kaspar Wecker-en eskutik. San Lorenzoko Akademian ikasketak egindakoan,
1669an
, Altdorf-eko unibertsitatean sartu zen. Eskolak hartzen zituen bitartean, organo-jotzaile lanak ere egiten zituen baina, familiaren ekonomia-egoera zela eta, ezin izan zuen unibertsitatean segitu: urtebete besterik ez zuen egin bertan. Itxura denez,
1670eko
udaberrian edo,
Ratisbonako
eskola poetikora hurbiltzen hasi zen eta Kaspar Prentz-en eskola partikularretara joaten: horrela, garaiko italiar konposatzaile handien berri egin zuen.
Prentz-en eraginez,
Vienara
aldatu zen
1673an
, San Estebanen katedralean ordezko organo-jotzaile postua hartuta. Handik lau urtera
Eisenacheko
gorteko organo-jotzaile izendatu zuten, Johann Georg printzearen zerbitzuan.
1678ko
ekainean
Erfurteko
eliza protestanteak kontratatu zuen. Han bertan ezkondu zen Barbara Gabler andrearekin
1681ean
, baina bi urteren buruan alargundu zen, emaztea eta semea
izurri
baten ondorioz hil baitziren. Handik urtebetera,
1684an
, berriz ezkondu zen Judith Drommer-ekin. Bigarren ezkontza hartatik bost seme eta bi alaba izan zituzten; horietatik bi musikari izan ziren: Wilhelm Hieronymus eta Carl Theodorus.
1690ean
Stuttgart
-etik deitu zioten, Wurttemberg-en gortetik, musikari eta organo-jotzaile kargua har zezan, baina
1692an
, handik alde egin behar izan zuen, frantsesen inbasioagatik. Nurenbergera itzuli zen eta
Turingiako
Gotha
hiriko organo-joltzaie izendatu zuten. Haren maisu Wecker hil zenean,
1695ean
, haren organo-jotzaile kargua eman zioten
Nurembergeko
San Sebaldon, eta han segitu zuen hil artean.
Pachelbel musika-lan askoren egilea da. Horien artean nabarmentzekoak dira organorako egin zituen konposizioak (
preludioak
,
tokatak
,
fugak
...),
lied
espiritualak,
klabizenbalorako
hainbat pieza, esaterako
Hexachordum Apollinis
, hainbat koral, zenbait meza, motete, kantata, fantasia eta
Magnificat
. “Cantabile” estiloan (ahotsetan erregulartasuna,
harmonia
eta erritmoa) maisu izan arren, bere musika, bai instrumentala eta bai bokala, ahantzita gelditu zen bera hil ondoren eta ez zen errekuperatu
XIX. mendearen
lehen erdira arte. Franz Commer-ek haren organo-obraren parte bat argitaratu zuen.
1901ean
haren Magnificat eta 95 fugak argitaratu ziren eta geroago klabizenbalorako konposizio asko ere argitaratu ziren.
Oso ezaguna da haren
Kanona
Re maiorren: ezkontzetan-eta maiz erabiltzen da.
- Pachelbelek Bach familiarekin harremana izan zuen. Johann Sebastian Bach-en anaia J. Christoph-en maisua izan zen eta arreba baten aitapontekoa.