한국   대만   중국   일본 
Johann Carolus - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Johann Carolus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Johann Carolus

Q15974576 Itzuli alderman (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotza Muhlbach-sur-Munster 1575eko martxoaren 26a
Heriotza Estrasburgo 1634ko abuztuaren 15a  (59 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak kazetaria , argitaratzailea eta inprimatzailea
1609ko Relation-en azala

Johann Carolus ( Muhlbach-sur-Munster , Alsazia  ; 1575eko martxoaren 26a - 1634ko abuztuaren 15a ) historiako lehen egunkariaren editorea izan zen, Relation aller Furnemmen und gedenckwurdigen Historien (Berri ospetsu eta oroigarri guztien bilduma) deitua.

Alemanez argitaratutako egunkaria Estrasburgon argitaratu zen, Germaniako Erromatar Inperio Santuko hiri libre inperialaren estatusa zuena. Argitalpen hau Egunkarien Munduko Elkarteak aintzatesten du, baita autore askok ere, munduko lehen egunkaria bezala.

Carolus-en 1605eko eskaera bat, astekariaren 12. edizioa argitaratu ondoren aurkeztua, Estrasburgoko Udalean gordetzen da. Kontserbatzen diren egunkariaren alerik zaharrenak 1609. urtekoak dira.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]