Joaquin de Pablo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joaquin de Pablo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Joaquin Romualdo de Pablo y Anton
Jaiotza Lodosa 1784ko uztailaren 26a
Herrialdea   Nafarroa Garaia , Euskal Herria
Heriotza Luzaide 1830eko urriaren 20a  (46 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak militarra
Izengoitia(k) Chapalangarra

Joaquin Romualdo de Pablo Anton , izengoitia Txapalangarra ( Lodosa , Nafarroa , 1784ko uztailaren 26a - Luzaide , Nafarroa, 1830eko urriaren 20a ) nafar gerrillari eta militar liberala izan zen.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1813an koronel izendatu zuten aginterako zituen dohainak eta ausardia ikusirik. Espoz eta Ilundainen agindupean egon zen, baina hura matxinatu zenean (1814) haren aurka agertu zen Chapalangarra. Riegoren matxinada gertatu ondoren Konstituzioa zin eginarazi zion Chapalangarrak Bilbon osatu zuen gudaroste liberalari. 1823. urtean, aldiz, Ingalaterrara erbesteratu behar izan zuen. 1830. urtean gudaroste liberal txiki bat antolatu zuen Kanbon eta Espainian liberalismoa berriro ezartzeko asmoz Luzaidetik sartzeko ahaleginak egin zituen baina hil zuten saioan.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]