한국   대만   중국   일본 
Joaquin Casalduero - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Joaquin Casalduero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joaquin Casalduero
Bizitza
Jaiotza Bartzelona 1903ko apirilaren 23a
Herrialdea   Ameriketako Estatu Batuak
  Espainia
Heriotza Madril 1990eko otsailaren 20a  (86 urte)
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak unibertsitateko irakaslea , literatura-kritikaria eta erromanista
Enplegatzailea(k) New Yorkeko Unibertsitatea
Smith College
Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon
Middlebury College (en) Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoa olerkigintza

Joaquin Casalduero Marti ( Bartzelona , 1903ko apirilaren 23a - Madril , 1990eko otsailaren 22a ) espainiar literatura kritikari eta saiakera idazlea izan zen.

Gaztetan, Madrilen bizitzen jarri zen familiarekin, eta bertako Centro de Estudios Historicos en literatura-prestaketa sendoa jaso zuen. 1931n Amerikara alde egin zuen, eta Northamptongo Unibertsitateko Smith Collegen (Massachusetts) Espainiar Hizkuntza eta Literaturako irakasle izan zen. Europara itzuli, eta Alemania eta Britainia Handiko unibertsitateetan ere jardun zuen irakasten. 1950ean Estatu Batuetara joan zen berriro, Kaliforniako Unibertsitatera. Espainiarekiko harremanak literaturari buruzko hitzaldi eta aldizkarietako eta egunkarietako lankidetza bidez izan zituen. Bere estetikaren metodologia hegelianismoari lotuta dago, eta estetika positibistaren kritikari handienetako bat izan zen. Lan ugari argitaratu zituen arren, nagusiak hauek dira: Contribucion al estudio de Don Juan en el teatro espanol (1938, Don Juanen azterketarako ekarpena Espainiar antzerkian ), Sentido y forma del Quijote (1949, Don Kixoteren zentzua eta forma ), Vida y obra de Galdos (1962, Galdosen bizitza eta lanak ), Estudios sobre literatura espanola (1962, Espainiar literaturari buruzko azterketak ), Creacion literaria medieval y renacentista (1977, Erdi Aroko eta Errenazimentuko sorketa literarioak ).

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]