한국   대만   중국   일본 
Joanes Haranburu - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Joanes Haranburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joanes Haranburu

Bizitza
Jaiotza Sara , ?
Herrialdea   Lapurdi , Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta monjea
Mugimendua Sarako Eskola
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordena Anaia Txikien Ordena

Literaturaren Zubitegia: 703

Joanes Haranburu [1] ( Sara , Lapurdi , XVII. mendea) euskal idazlea eta frantziskotar elizgizona izan zen.

Bizitza [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Joanes Haranbururen Debocino escuarra lanaren lehenbiziko faksimile -edizioaren azala ( Bordele , 1635).

1635. urtean Devocino escuarra, mirailla eta oracinoteguia liburua eman zuen argitara Bordelen . Hiru ataletan zatiturik dago: Penitentziako zazpi salmoak eta Te deum laudamus delakoa biltzen dira, euskarara itzulirik, marinelentzat egindako kantuez eta hirugarren ordenako arauz gainera. Sarako Eskola taldeko partaide izan zen.

Debocino escuarra 1635eko obraren barne orrialde bat

Ikus obra hau digitalizaturik Bilketa [ Betiko hautsitako esteka ] n.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]