Joan Jainkoarena
,
[1]
jaiotzako izen-deiturez
Joao Cidade Duarte
(
Montemor-o-Novo
,
1495eko
martxoaren 8a
-
Granada
,
Espainia
,
1550eko
martxoaren 8a
),
portugaldar
erlijio gizona izan zen, Espainian eta
Hego Euskal Herrian
oso eragin handia izan zuena.
San Joan Jainkoarenaren Ordena Ostalaria
sortu zuen eri pobreak hartzeko.
Erromatar Eliza Katolikoak
santu izendatu zuen
1690ean
. Jaieguna martxoaren 8an ospatzen da.
[2]
Joao Cidade Duarte
Montemor-o-Novon
jaio zen. Zortzi urteko mutiko zela,
Toledoko
Oropesa
herrian agertu zen. Joan Jainkoarenaren biografian hutsune nabarmenak eta argitu beharreko kontu asko dago: nor izan ziren bere gurasoak, familia eta bizitza... Tradizioaren arabera, haren etxetik pasatu zen elizgizon batekin iritsi zen Oropesara, eta urte askoan bizi izan zen Frantzisko Cid Mayoralenean.
[3]
22 urte zituenean, gerrarako gogoa sortu zitzaion, eta Oropesako kondearen konpainian eman zuen izena.
Karlos Habsburgokoaren
zerbitzura borrokatu zen
Hondarribiko setioan
. Esperientzia ezin txarragoa izan zen, doi-doi libratu baitzen
urkamenditik
.
1532an
,
Suleiman I.ak
setiaturik zuen
Viena
defendatzera joan behar izan zuen. Gudaritza utzirik, artzain eta egurgile aritu zen, eta baita hargin ere,
Ceutako
harresien eraikuntzan.
Gibraltarren
liburu saltzaile hasi zen, eta
Granadan
luzaroan jardun zuen lanbide horretan, Elvira kalean kokaturik.
[3]
1539ko
urtarrilaren 20an, Joanen bizitzako gertaerarik erabakigarriena gertatu zen. Egun horretan,
Joan Avilakoaren
hitzaldia entzun zuen Granadako Martirien ermitan, eta haren hitzek barne-barnean hunkitu zuten.
[3]
Horren ostean, erlijio krisi sakona izan zuen; zeuzkan liburuak apurtu zituen, herrian zehar biluzik ibiltzen hasi zen, eta umeek harrika eman eta irri egiten zioten. Erotzat harturik, Errege Ospitalean sartu zuten. Bertan, gaixoen eta eskekoen zerbitzura jarri zen eta, bien bitartean, bere burutapenak eta espiritu-bizitza bideratuz joan ziren, gogoeta sakonak eginez. Haren gogoa baretzeko asmoz, Joan Avilakoak
Guadalupeko monasteriora
bidali zuen. Bertan buruan zerabilen ametsa argitu zitzaion, eta Ama Birjinaren oinetan promestu zuen behartsu, gaixo eta munduko baztertuen alde emanen zuela bere burua.
Urte bereko udazkenean Granadara itzuli zen, adorez eta gizatasunez beterik. Bere ahaleginak eta jendearen eskuzabaltasuna beste baliabiderik ez zeukan. Hasieran, ongileen etxeak erabili zituen gaixoak eta behartsuak hartzeko. Baina laster etxe bat alokatu behar izan zuen, Lucena kalean, eta bertan antolatu bere lehenbiziko ospitalea. Bertan babes ematen zien elbarri, umezurtz eta prostitutei.
[3]
Haren entzutea berehala zabaldu zen Granada osoan, eta gotzainak “Joan Jainkoarena” izena eman zion.
Joan Jainkoarenaren irudia, Bilboko suhiltzaileen egoitzan.
Ondorengo hamar urteetan Joanen egintza haziz joan zen, eta beste ospitale bat ireki zuen Cuesta de Gomerezen. Era berean, garai hartako ospitale-zerbitzu berrienak ematen zituen. Dizipuluak ere gero eta gehiago izan zituen; haien artean Anton Martin da ezagunena,
1552an
Madrilgo
Nuestra Senora del Amor de Dios Ospitalea sortu zuena.
1549ko
uztailaren 3an, su harturik zegoen Granadako Errege Ospitalean buru-belarri aritu zen gaixoak ateratzen; bera ere onik atera zen.
[3]
1550eko
urtarrilean,
Genil
ibaira jauzi egin zuen, ito beharrean zegoen gazte bat salbatzera. Horren ondorioz,
biriketakoa
harrapatu eta martxoaren 8an hil zen.
Anton Martinek eman zion segida
San Joan Jainkoarenaren Ordena Ostalariaren
egintzari. Ondoko urteetan, Espainia, Portugal, Italia eta Frantzian zabaldu zen ordena; gaur egun, bost kontinenteetan dago indarrean.
1630eko
irailaren 1ean beatifikatu zuten Joan, eta
1690eko
urriaren 16an kanonizatu. Ospitale eta gaixoen zaindari izendatu zuten, eta baita suhiltzaileena ere.
Gaur egun bere gorpua
Granada
hiriko
San Joan Jainkoarena basilikan
datza.