Joan Hastings

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joan Hastings
Lorden Ganberako kidea

Bizitza
Jaiotza Sutton Valence Castle (en) Itzuli1347ko abuztuaren 29a
Herrialdea   Erresuma Batua
Heriotza Pikardia 1375eko apirilaren 16a  (27 urte)
Familia
Aita Laurence Hastings, 1st Earl of Pembroke
Ama Agnes Mortimer, Countess of Pembroke
Ezkontidea(k) Margaret, Countess of Pembroke (en) Itzuli  ( 1359ko maiatzaren 19a (egutegi gregorianoa) -
Anne Hastings, Countess of Pembroke (en) Itzuli  ( 1368ko uztaila (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Leinua Hastings family (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Ehun Urteko Gerra

Joan Hastings ( ingelesez : John Hastings ) ingeles noble eta militarra izan zen, Abergavennyko baroia eta Pembrokeko bigarren kondea.

Ezkontza [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1359ko maiatzaren 19an ezkondu zen Readingen , Eduardo III.a Ingalaterrakoaren alaba Margaretekin ( 1346 ? 1361 ). Ez zuten seme-alabarik izan eta emaztea bi urteren buruan hil zen.

1368ko uztailean bigarren aldiz ezkondu zen, Mannyko baroi zenaren alaba Anne Mannyrekin. Seme bat izan zuten.

Karrera militarra [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1367an Gaztelaren aurkako kanpainan borrokatu zuen bere koinatu Eduardo Printze Beltzarekin batera.

Ligetaren Ordeneko zaldun izendatu zuten 1369an . Poitou -en egindako inkurtsioan John Chandosekin batera buruzagitza partekatzeari uko egin zion urte hartan bertan, baina azken honek ezberdintasunak alde batera utzi eta lagundu egin zuen kondea larri zebilen batean.

1370ean sutsu ekin zion Limogesen arpilatzeari, berriro ere Printze Beltza aldean zuela.

1372 . urtean, ordea, ordu arte izan zuen zori ona bukatu zitzaion: bere flota gaztelarren itsas armada batek suntsitu zuen Arroxelako guduan ( 1372ko ekainaren 22an ) eta preso hartu zuten bera. Santanderrera eraman zuten eta Pikardian hil zen gatibutasunean.

Ondorengotza [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Haren seme John Hastings izendatu zuten ondorengo, aita preso hartu eta hilabete batzuetara jaiotakoa.