Wikipedia, Entziklopedia askea
Jill Tracy Biden
(
Stevenson
abizenarekin jaioa,
1951ko
ekainaren 3a
)
estatubatuar
hezitzailea da.
Joe Bidenekin
ezkonduta dago, eta horregatik
Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Dama
da
2021eko
urtarrilaren 20an
egindako
irekiera ekitaldian
.
New Jerseyn
jaio zen, eta
Willow Groven
hazi zen,
Pennsylvanian
. 1977an Joe Bidenekin ezkondu zen,
Beau
eta
Hunterren
amaorde bihurtuz, Joe Bidenen bi semeak lehen ezkontzatik. Bidenek eta bere senarrak elkarrekin alaba bat ere badute,
Ashley
, 1981ean jaioa.
Delawareko Unibertsitatean
lizentziaduna da, baita
West Chester Unibertsitatean
eta
Villanova Unibertsitatean
ere. Ingelesa eta irakurketa irakatsi zituen 13 urtez institutuetan, eta desgaitasun emozionalak zituzten nerabeak hezi zituen ospitale psikiatrikoan.
1993tik 2008ra
Delaware Technical & Community Collegeko
irakasle izan zen. 2009tik, ingeleseko irakasle izan da
North Virginia Community Collegen
, eta, ustez, lehendakariorde baten lehen emaztea da, senarraren agintaldian lan ordaindua duena. Biden
Breast Health Initiative
irabazi-asmorik gabeko erakundearen sortzailea da,
Book Buddies
programaren sortzailea,
Biden Fundazioaren
sortzailea,
Delaware Bootsen
aktibista da, eta
Joining Forcesen
sortzailea da
Michelle Obamarekin
batera.