Wikipedia, Entziklopedia askea
Jesusen Antzaldatzea
Mateoren
,
Markoren
eta
Lukasen
ebanjelioetan (ebanjelio sinoptikoetan, alegia) azaltzen den gertaera miragarria da.
Galileako
Tabor mendian
,
Jesus
bere hiru
apostolurekin
zela (
Pedro
, Santiago eta Joan), bat-batean argiz inguratu zen eta Moises eta Elias albo banatan agertu zitzaizkion, berarekin hizketan. Apostoluek, gainera, Zerutiko ahots bat entzun zuten (
Jainkoaren
ahotsa, ebanjelioen arabera) esanez: "Hau da nire Seme maitea, berarengan dut nire atsegina. Entzun iezaiozue" (Mt 17, 5).
Gertaera honek garai hartako
judaismoarentzat
pertsonaiarik garrantzitsuenak ziren Moises eta Eliasen gainetik jarri zuen Jesus apostoluen aurrean. Hala ere, Jesusek inori ezer ez esateko agindu zien, harik eta hil ondorengo hirugarren egunean berpiztu arte.
Eliza Katolikoak
abuztuaren 6an
eta
garizumako
bigarren igandean ospatzen du Jesusen Antzaldatzearen jaia.