Jesus Montes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jesus Montes
Bizitza
Jaiotza Irun 1940ko ekainaren 27a  (83 urte)
Herrialdea   Gipuzkoa , Euskal Herria
Familia
Aita Gaspar Montes
Jarduerak
Jarduerak margolaria

Twitter: jsmofm Edit the value on Wikidata

Jesus Montes Iribarren ( Irun , 1940ko ekainaren 27a ) gipuzkoar margolaria da.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Gaspar Montesen semea da. Aitarekin lehendabizi, eta gero, Madrilen eta Parisen egin zituen Margolaritza ikasketak. Erakusketa ugaritan (Oslo, Irun, Donostia, Madril, Bartzelona, Zaragoza, Irunea, Marbella) jarri ditu bere koadroak ikusgai. Lan nagusiak: El gallo negro , Palometa , Ziga , Caballos , Donamaria , Iglesia de Zubieta , Erasun , Pastando , La Noche y los caballos , Retrato de M. Sanchez Marco , Ventana eta Agustin Boyer . Bi urtez behin Irungo galeria batean erakusten du bere lana, baina azken urteotan urteko lana Nafarroako Ziga herrian duen Karakoetxea etxean ere jarri ohi du ikusgai. Izadi hilak eta giza irudiak lantzen jarraitu du azken urteotan ere.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]