- Artikulu hau k.a. 597ko setioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
Jerusalemgo setioa
≫.
Jerusalemgo setioa
,
k.a. 597
inguruan gertaturiko
Neobabiloniar Inperioaren
kanpaina militarra izan zen.
K.a. 605ean
,
Nabukodonosor II.ak
Nekao II.a
faraoia garaitu zuen
Karkemisheko guduan
eta, ondoren,
Judeako Erresuma
inbaditu zuen. Nabukodonosorren Kronikaren arabera, Judeako
Joakim
erregea babiloniar domeinuaren aurka matxinatu zen, baina Nabukodonosorrek hiria hartu eta
Sedekias
ezarri zuen gobernari.
Jerusalemen
suntsipena saihesteko, Joakim Judakoa erregeak, bere erreginaldiaren hirugarren urtean,
Egiptotik
Babiloniarako leialtasuna aldatu zuen. Jerusalemgo altxortegitik zergak ordaindu zituen,
Tenpluko
zenbait tramankulu eta errege-familiako zenbait kide eta noblezia bahitu gisa ere utziz.
[1]
K.a. 601ean, bere erregealdiko laugarren urtean, Nabukodonosor arrakastarik gabe saiatu zen Egipto inbaditzen, eta galera handiak izan ondoren, atzera egin zuen. Porrotak, Babiloniari leialtasuna zor zioten
Sortaldeko
estatuen matxinada ugari eragin zituen, Judea barne. Joakimek, Nabukodonosorri zerga ordaintzeari utzi eta egiptoarren aldeko jarrera hartu zuen.
[2]
Nabukodonosorrek laster egin zien aurre matxinada horiei. Nabukodonosorren kronikaren arabera,
[3]
Jerusalem setiatu zuen, azkenean K.a. 597an Adarreko 2an (martxoaren 16an) erori zena. Kronikak honela dio:
≪
|
Zazpigarren urteako [Nabukodonosor II.aren erregealdikoa - k.a. 598]
Kislev
hilabetean [azaroa/abendua] Babiloniako erregeak bere armada bildu zuen, eta
Hatti
lurraldea [Turkia/Siria] inbaditu ondoren Judea hiria setiatu zuen.
Adar
hilabetearen bigarren egunean [martxoak 16] hiria konkistatu eta erregea [Joiakin] preso hartu zuen. Bere ordez, bere aukerako errege bat [Sedekias] ezarri zuen, eta, zerga aberats bat jaso ondoren, Babiloniara bidali zituen.
[4]
|
≫
|
Joakim setioan hil zen, ziurrenik k.a. 598ko
marcheshvanen
22an (abenduaren 10ean)
[5]
edo Kislev
[6]
edo
Tevet
[7]
hilabeteetan. Nabukodonosorrek hiria eta tenplua arpilatu zituen, eta
Joiakin
errege berria (zortzi edo hemezortzi urte zituena), haren gortea, beste hiritar eta artisau ospetsu batzuk eta Judako juduen zati handi bat
erbesteratu zituen
, hamar mila pertsona inguru.
[8]
Erbesteratzea k.a. 597ko
Nisan
baino lehen gertatu zen, izan ere,
Ezekielen Liburuan
datak gertaera horretatik aurrera zenbatzen dira.
[9]
Gertakizunak
Tanakheko
(
Hebrear Biblia
edo
Itun Zaharra
)
Neviim
eta
Ketuvim
sailetan deskribatzen dira (
2 Erg 24:10-16
). Lehenengo deportazioa erbestearen eta
diaspora juduaren
hasiera izan zen. Bibliako testuak (
2 Erg 24:13-17
) honako hau adierazten du:
≪
|
Jaunak esana zuenez, Jaunaren etxeko eta jauregiko altxor guztiak eraman zituen Nabukodonosorrek, eta Israelgo errege Salomonek Jaunaren tenplurako egin zituen urrezko tresna guztiak hautsi. Jerusalemgo jende guztia erbestera eraman zuen, buruzagi zein handiki. Guztira hamar mila erbesteratu. Errementari eta sarrailgileak ere eraman zituen. Herriko jende xehea bakarrik utzi zuen. Joiakin erregea ere erbesteratu zuen Jerusalemdik Babiloniara, beraren ama, emazte, funtzionario eta Judako aitoren semeekin batera. Zazpi mila handiki ere eraman zituen Babiloniako erregeak, bai eta mila errementari eta sarrailgile ere, denak gudari izateko gai. Babiloniara eraman zituen denak gatibu. Ondoren, Nabukodonosorrek Joiakinen osaba Matanias izendatu zuen errege. Eta izena aldatu zion, Sedekias deituz
|
≫
|
Nabukodonosorrek Joiakinen osaba
Sedekias
Judearen errege txotxongilo gisa ezarri eta Joiakinek Babilonian jarraitu behar izan zuen.
[10]
Sedekiasen erregealdiaren hasiera hainbat modutara datatu da k.a. 597ko Nisanen hasiera baino aste gutxi batzuk lehenago
[11]
edo geroago.
[12]
[13]
Donald Wisemanek 1956an argitaratu zituen
Babiloniako Kroniken
arabera, Nabukodonosorrek k.a. 597ko Adarreko 2an (martxoak 16) harrapatu zuen lehen aldiz Jerusalem.
[14]
Wiseman argitaratu aurretik, E. R. Thielek, testu biblikoetatik abiatuta, Nabukodonosorrek Jerusalemen hasierako harrapaketa k.a. 597ko udaberrian gertatu zela adierazi zuen,
[15]
baina beste aditu batzuek, William F. Albright barne, k.a. 598an datatu zuten gertaera.
[16]
- ↑
(Ingelesez)
Bullock, C. Hassell.
An Introduction to the Old Testament Prophetic Books.
, 340 or.
.
- ↑
The Divided Monarchy c. 931?586 BC
- ↑
Geoffrey Wigoder,
The Illustrated Dictionary & Concordance of the Bible
Pub. by Sterling Publishing Company, Inc. (2006)
- ↑
No 24 WA21946,
The Babylonian Chronicles
, The British Museum
- ↑
(Ingelesez)
Horn, Siegfried H.. (1967).
≪The Babylonian Chronicle and the Ancient Calendar of the Kingdom of Judah≫
(pdf)
Andrews University Seminary Studies
V (1): 21.
.
- ↑
(Ingelesez)
Lipschits, Oded. (2002).
≪'Jehoiakim Slept with his Fathers...' (II Kings 24:6) - Did He?≫
(pdf)
Journal of Hebrew Scriptures
4: 23.
doi
:
10.5508/jhs.2002.v4.a1
.
ISSN
1203-1542
.
.
- ↑
(Ingelesez)
Green, Alberto R.. (1982).
≪The fate of Jehoiakim≫
(pdf)
Andrews University Seminary Studies
20 (2): 106.
.
- ↑
The Oxford History of the Biblical World
, ed. by Michael D Coogan. Published by Oxford University Press, 1999. p. 350
- ↑
(Ingelesez)
Young, Rodger C.. (2004).
≪When Did Jerusalem Fall?≫
(pdf)
Journal of the Evangelical Theological Society
47 (1): 32ff.
.
- ↑
Britannica.com,
Zedekiah
- ↑
(Ingelesez)
Thompson, John Arthur. (1980).
The Book of Jeremiah.
Wm. B. Eerdmans Publishing, 729 or.
.
- ↑
Hayes, John H.; Hooker, Paul K.. (2007).
A New Chronology for the Kings of Israel and Judah and Its Implications for Biblical History and Literature.
Wipf and Stock Publishers, 95 or.
.
- ↑
Thiele, Edwin R.. (1970).
The Mysterious Numbers of the Hebrew Kings.
Kregel Academic, 192 or.
.
- ↑
D. J. Wiseman,
Chronicles of Chaldean Kings in the British Museum
(London: Trustees of the British Museum, 1956) 73.
- ↑
Edwin Thiele,
The Mysterious Numbers of the Hebrew Kings
, (1st ed.; New York: Macmillan, 1951; 2d ed.; Grand Rapids: Eerdmans, 1965; 3rd ed.; Grand Rapids: Zondervan/Kregel, 1983).
ISBN 0-8254-3825-X
, 9780825438257, 217.
- ↑
Kenneth Strand, "Thiele's Biblical Chronology As a Corrective for Extrabiblical Dates,"
Andrews University Seminary Studies
34 (1996) 310, 317.