한국   대만   중국   일본 
Jenisei - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Jenisei

Koordenatuak : 71°49′47″N 82°42′58″E  /  71.8297°N 82.7161°E  / 71.8297; 82.7161
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jenisei
Енисей (ru)
Datu orokorrak
Mota ibai
Luzera 3.487 km
Geografia
Map
Koordenatuak 71°49′47″N 82°42′58″E  /  71.8297°N 82.7161°E  / 71.8297; 82.7161
Estatu burujabe   Errusia
Errusiako errepublikak   Tuva
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera 2.580.000 km²
Arro hidrografikoa Yenisey basin (en) Itzuli
Ur-emaria 19.800 m³/s
Lakuak Sayano-Shushenskoe Reservoir (en) Itzuli eta Krasnoyarsk Reservoir (en) Itzuli
Iturburua Tuva , Delgermoron (en) Itzuli eta Ider River (en) Itzuli
Bokalea
()
Kara

Jenisei [1] ( mongolieraz : Gorlog ; errusieraz : Енисе?й ) Siberiako ibai handiena eta Asiako nagusienetakoa da. 4.093 kilometroko luzera du eta bere arroa munduko zabalenetarikoa da: 2.620.000 km².

Geografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Jenisei Kyzylen ( Tuva errepublikako hiriburua) sortzen da, Bolshe Jenisei edo Jenisei Handia eta Mali Jenisei edo Jenisei Txikia ibaien-bilgunean. Lehenbizikoak Ekialdeko Saian mendietan du iturria, eta bigarrenak Mongoliako Khoridol Saridag mendigunean. Siberia hegotik iparrera zeharkatzen du, eta 2.000 km luze den behe ibilbidean 40 km-ko zabalera izatera iristen da. Kara itsasoan , Ozeano Artikoan , isurtzen du ura, 300 km-ko luzera eta adar asko dituen estuarioan [2] . Jenisei Handia eta Jenisei Txikiaren bilgunetik ahora 3.487 km luze da, baina Jenisei Handiarena iturritzat hartuz gero, Jeniseik 4.093 km-ko luzera du [3] .

Ibaiadar nagusiak Angara , Tunguska Harritsua eta Tunguska Beherea dira.

Historia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Jenisei ibaiaren bazterretan tribu nomadak bizi ziren, hala nola Ket edo Yugh tribuak. Hauek, Kott , Assan , Arin , Baikot edo Pumpokol tribuak bezala, XVII. eta XIX. mendeen artean errusiartu ziren politikoki. Gaur egun, Ket batzuk baino ez dira geratzen Jeniseiren ezkerraldean [4] .

Hidrologia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Ordokietako ibaien erregimena agertzen du: maiatz-ekainean izotz urtzeari dagokion urandia, ezkerretako ertzeko lurraldeak maiz urpean hartzen dituena eta abendutik martxora bitarteko ur gutxiagoko aldia [5] .

Jeniseiren emaria 1936 - 1999 bitartean neurtua izan da Igarkan (itsasoratu baino 697 km lehenago) [6] . Gune horretan, drainatutako eremuak 2.440.000 km² ditu, arro osoaren % 93,1. Bertan urteko batez besteko emaria 18.395 m³/s da; emari handiena ekainean du (80.928 m³/s) eta txikiena abenduan (6.019 m³/s).

Jeniseiren batezbesteko emariak (m³/s), Igarkan neurtuak
Datuak: 1936 eta 1999 artean

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]