Wikipedia, Entziklopedia askea
Jefferson Airplane
estatubatuar
rock
taldea izan zen,
1960ko hamarkadaren
erdialdean
San Frantziskon
sortutakoa.
Musika psikodelikoaren
aitzindaria izan zen. Taldearen bi abesti, "Somebody to Love" eta "White Rabbit",
Historiako 500 kanta hoberenen zerrendan
kokatu zituen
Rolling Stone
aldizkariak.
[1]
Marty Balin
kantariaren ekimenez sortu zuten Jefferson Airplane
1965ean
Paul Kantner
eta
Jorma Kaukonen
gitarristek,
Signe Toly Anderson
kantariak,
Bob Harvey
baxu jotzaileak eta
Jerry Peloquin
bateria jotzaileak. Andersonek
1966an
utzi zuen taldea, eta
Grace Slickek
ordeztu zuen. Taldea berehala bihurtu zen
1960ko hamarkadaren
amaieran
Kalifornian
garatu zen
kontrakulturaren
ikur nagusietakoa. Gai politikoak eta zientzia-fikzioa uztartzen zituen Kantnerrek bere hitzetan, eta musikan tonu psikodelikoak nabarmentzen ziren. Kantner izan zen, hain zuzen ere, garaiko kantu ezagun askoren egilea: “Watch her Ride”, “The Ballad of You and Me and Pooneil”, “Crown of Creation”... Balinekin lau eskutara idatzitakoak dira, berriz, “Today” eta “Volunteers”.
[2]
Garai hartan egin ziren makrojaialdi guztietan hartu zuen parte Jefferson Airplanek.
Montereyn
izan zen
1967an
,
Woodstocken
1969an
, eta baita Altamonten ere. Urte loriatsu haien ondoren, ordea, barne tentsioak agerian gelditu ziren.
1970ean
Kantner bakarka estreinatu zen
Blows Against The Empire
diskoarekin, bere hurrengo proiektua izango zenari nolabaiteko bidea eginez. Izan ere, Jefferson Airplanen ibilitako kide batzuekin eta beste musikari batzuekin, ibilbide arrakastatsu eta komertzialagoa abiatu zuen
Jefferson Starship
proiektuarekin.
[2]