Wikipedia, Entziklopedia askea
LeMat mihi-errebolberra
Jean Alexandre Francois LeMat
(
1821eko
apirilaren 15a
-
1895eko
uztailaren 28a
) medikua izan zen, ezaguna
bere izena duen
errebolberra
asmatu zuelako.
LeMat
Frantzian
jaio zen
1821ean
eta apaiza izateko ikasi zuen, gero iritziz aldatuz
medikua
bihurtzeko asmoz. LeMatek
Estatu Batuetara
emigratu zuen
1843an
eta
1849an
Justine Sophie LePretre-kin ezkondu zen,
Pierre Gustave Toutant Beauregard
armada
estatubatuarreko
maiorraren lehengusuarekin. Beauregard-ek
Charlestongo
portuan
Fort Sumter
-en bonbardaketa aginduko zuen
1861ean
. LeMat asmatzaile nekaezina izan zen, baita mediku aktiboa ere, eta Beauregardek bere ideia batzuk finantzatu zituen.
Errebolberraren patentearen marrazkia.
1856ko urriaren 21ean LeMat-ek "meraila-errebolberraren" diseinuaren patentea erregistratu zuen. Diseinu beraren patente britainiarra 1859an eman zioten eta geroago eskopeta diseinatu zuen errebolberreko sistema berarekin.
Gerra zibilaren
ostean Frantziara itzuli zen eta
Frantzia-Prusia gerran
estatubatuar boluntarioen legioko buru izan zen. Iturri askok 1883an hil zela adierazi zuten arren, iturri sinesgarrienek aipatu zuten
Parisen
duen hilobiak 1895ean hil zela adierazten duela.