한국   대만   중국   일본 
Jean-Pierre Monsere - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Jean-Pierre Monsere

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean-Pierre Monsere

Bizitza
Jaiotza Roeselare 1948ko irailaren 8a
Herrialdea   Belgika
Heriotza Lille (Belgika) 1971ko martxoaren 15a  (22 urte)
Heriotza modua istripuzko heriotza
Jarduerak
Jarduerak txirrindularia
Ibilbidea
Taldeak Urteak
Flandria 1969- 1971ko martxoaren 15a
 
Altuera 178 zentimetro

Jean-Pierre ≪Jempi≫ Monsere ( Roeselare , 1948ko irailaren 8a ? Sint-Pieters-Lille , 1971ko martxoaren 15a ) txirrindulari belgikarra zen, 1969tik 1971ra Flandria txirrindularitza taldean profesionala izan zena.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Jean-Pierre Monserek 1969an lortu zuen bere lehenbiziko garaipen handia profesionaletan: Lombardiako Giroa , Gerben Karstens neerlandarraren dopina zela eta. Hurrengo urtean, 1970eko abuztuaren 16an, Leicesterren (Britainia Handia), Munduko errepideko txapelketa eskuratu zuen, Leif Mortensen danimarkarraren eta Felice Gimondi italiarraren aurrean.

"Flandria" taldean, Erik eta Roger De Vlaeminck anaiekin batera eta Briek Schotteren gidaritzapean, Monsere etorkizun bikaineko txirrindularia zen.

1971ko martxoaren 15ean, 22 urte besterik ez zituelarik, auto batek aurrez aurre jota hil zen, Retieko Kriteriumean parte hartzen ari zela, Lilletik Gierlerako bidean, ortzadarreko maillota bat soinean zeramala [1] . Ezbeharra gertatu zen lekuan monumentu bat eraiki zen. Aurrerantzean, irailero, Retieko 'De Zonnestraal' txirrindulari elkarteak Monsere Memoriala antolatzen du. Lasterketa honen txapeldunen dominak, Roeselareko Txirrindularitza Museo Nazionalean gordetzen dira.

Giovanni Monsere [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Zoritxarrez, Jean-Pierre hil eta bost urte geroago, 1976ko uztailaren 16an, bere zazpi urteko semea, Giovanni, auto batek harrapatuta hil zen, Tony ilobarekin bizikletan paseatzen ari zela. Giovanni txikiaren bizikleta Freddy Maertens txirrindulariak oparitu zion, lehen jaunartzearen ospakizunetan. Giovanni aitarekin dago lurperatuta Beverenen .

Palmaresa (errepidean) [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1968

1969

1970

1971

Palmaresa (pistan) [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1970

1971

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]