한국   대만   중국   일본 
Jean-Michel Guenassia - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Jean-Michel Guenassia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean-Michel Guenassia

(2011)
Bizitza
Jaiotza Aljer , 1950 (73/74 urte)
Herrialdea   Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak gidoilaria , antzerkigilea , eleberrigilea eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
IMDB: nm3206228 Edit the value on Wikidata

Jean-Michel Guenassia ( 1950 , Aljer ) frantses idazlea da. Ikasleen Goncourt Saria irabazi zuen 2009an, Le Club des incorrigibles optimistes eleberriarekin.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Abokatu lanetan sei urte ibili ondoren, idazle moduan ateratzen du bizimodua, telebistarako gidoiak idatziz. Pour cent milions ( Ehun milioirengatik ) polizia eleberria idatzi zuen 1986an, Michel-Lebrun saria irabazi zuena, eta, ondoren, antzerki-lan batzuk [1] , horietatik garrantzitsuena Grand, beau, fort, avec des yeux noirs brulants... (Mardula, ederra, indartsua, begi urdina...) 2008an Avignongo Jaialdia n taularu zuena. 2009an Le Club des incorrigibles optimistes ( Baikor zuzendu ezinen kluba ) argitaratu zuen, eta, Albin Michel haren editoreak dioen bezala, 59 urteko ezezagun batek idatzitako lehen eleberria da [2] . Oso harrera ona egin zioten liburuari bai Frantziako kritikak ( Telerama , Le Point , L'Express , Le Nouvel Observateur ...) bai irakurleek ere. Ikasleen Goncourt Saria irabazi zuen 2009an, eta Notre Temps aldizkariko Irakurleen Saria 2010ean.


Liburuak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • 1986: Pour cent millions (Ehun milioirengatik) , Editions Liana Levi
  • 2009: Le Club des incorrigibles optimistes (Baikor zuzendu ezinen kluba) , Albin Michel (Prix Goncourt des lyceens)
  • 2012: La Vie revee d'Ernesto G (Ernesto G-ren bizitza amestua) , Albin Michel
  • 2015: Trompe-la-mort (Engainatu herriotza) , Albin Michel
  • 2016: La Valse des arbres et du ciel (Zuhaitzen eta zeruaren urmaela , Albin Michel
  • 2017: De l’influence de David Bowie sur la destinee des jeunes filles (David Bowieren eragina neska gazteen etorkizunean) , Albin Michel

Antzezlanak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • 1988: Le Rebelle , Jean Rougeriek zuzendutakoa, Theatre Tristan-Bernard

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. (Frantsesez) ≪Jean-Michel Guenassia, l'incorrigible≫ LExpress.fr 2009-09-01 (Noiz kontsultatua: 2018-07-17) .
  2. (Frantsesez) ≪Le roman russe de Jean-Michel Guenassia≫ LExpress.fr 2009-09-03 (Noiz kontsultatua: 2018-07-17) .

Kanpo loturak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]