Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean-Jacques Annaud
(
1943ko
urriaren 1a
,
Essonne
,
Ile-de-France
)
frantziar
zinema-zuzendari
,
-ekoizle
eta gidoigile bat da.
Urte askoan publizitatearen munduan lan egin ondoren, 1980ko hamarkadan fama handia hartu zuen zinemagile gisa. Kamerunen ibili zen soldadu, eta Afrikako kolonialismoari buruz egin zuen lehen filma:
La Victoire en chantant
(1976, gero izena aldatuta,
Noirs et blancs en couleur
), eta ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar saria jaso zuen. Gero, aurrekontu handiko film asko egin ditu, gehienak literatura-lan ezagunetan oinarrituak. 1981eko
Suaren bila
filmean, historiaurreko gizonaren bizimodua irudikatzen saiatu zen, ikuspegi erdi-dokumentala erabiliz. Beste film ezagun batzuk: Umberto Ecoren nobelan oinarritutako
Larrosaren izena
(1986);
Hartza
(1988), ikuspegi ekologistaz eginiko filma; Marguerite Durasen nobelan oinarritutako
L´Amant
(1992); eta
Zazpi urte Tibeten
(1997). Moldaketa literarioak direla eta, Europako zinemagile polemikoenetakoa da, aurrekontu handiak erabiltzen dituelako eta ingelesez egiten dituelako.