Javier Valdez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Javier Valdez

Bizitza
Jaiotza Culiacan Rosales 1967ko apirilaren 14a
Herrialdea   Mexiko
Heriotza Culiacan Rosales 2017ko maiatzaren 15a  (50 urte)
Heriotza modua giza hilketa : bala zauria
Hezkuntza
Heziketa Autonomous University of Sinaloa (en) Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kazetaria eta idazlea
Jasotako sariak

Javier Valdez Cardenas ( Culiacan Rosales , Sinaloa , 1967ko apirilaren 14a - Culiacan Rosales, 2017ko maiatzaren 15a ) mexikar kazetari eta idazlea izan zen, narkotrafiko eta krimen antolatuan aditua.

Bizitza [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1967an Sinaloako Culiacanen jaioa, soziologiako gradua lortu zuen bertako unibertsitatean, eta ia 30 urte eman zituen kazetaritza egiten. Sinaloa estatuko narkotrafikoaren inguruko gatazka odoltsua inork baino hobeto kontatu zuen, Rio Doce astekarian eta La Jornada egunkarian idatzitako kroniketan, eta baita liburuetan ere: Miss Narco , Huerfanos del narco , Malayerba , Narco Periodismo. La prensa en medio del crimen y la denuncia 2011n Prentsa Askatasunaren Nazioarteko Saria eman zioten. Azken aldian jarraipen berezia egin zion Mexikoko agintariek Joaquin Chapo Guzman AEBetara estraditatu ostean Sinaloako kartelaren barruan sortutako liskarrari, narkoen hierarkia zegoelako jokoan. 2017ko maiatzaren 15ean, bi gizonek erahil zuten, kale gorrian 12 tiro emanik, bat buruan [1] .

Erreferentzia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Zubiria Camino, Pello, Javier Valdezi 12 bala eta kazetari bat gutxiago ustelak salatzen Mexikon , argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0)
Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Javier Valdez Aldatu lotura Wikidatan