Javier Sagarzazu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Javier Sagarzazu

Bizitza
Jaiotza Azkoitia 1958ko abenduaren 11
Herrialdea   Gipuzkoa , Euskal Herria
Heriotza Carral 1987ko abuztuaren 16a  (28 urte)
Heriotza modua berezko heriotza : istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Sociedad B 1981 / 1983 42 1
Real Sociedad 1983 / 1987 154 0
Real Club Deportivo de La Coruna 1987 / 1987 0 0
 

Javier Maria Sagarzazu [1] Unanue ( Azkoitia , Gipuzkoa , 1958ko abenduaren 11 - Carral, Coruna , 1987ko abuztuaren 16a ) futbolari profesionala izan zen. 1980ko hamarkadan jardun zuen. 1987an bat-batean hil zen, 28 urte besterik ez zuela, istripu zerebrobaskular batek jota.

Futboleko ibilbidea [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Realaren harrobian hezi zen futbolean Anaitasuna taldean eta, 1983 . urtean, ligako lehen taldera iritsi zen [2] . Bi urtez (1980-81 eta 1981-82) Ligako txapeldun izan ziren jokalarien ordezko harrobi-mutiletako bat izan zen.

Sagarzazu atzelaria zen. Lehen mailara igotzerakoan eskuin aldean Genaro Zelaieta aritzen zenez eskuin aldean Jabier ezker aldean hasi zen jokatzen, eta 1984-85 denboraldian aurkitu zuen eskuin aldean aritzeko aukera, Alberto Ormaetxearen gidaritzapean [2] . Bere azken denboraldian (1986-87) postu horretan jokatu zituen ia minutu denak. Futbolari moduan egoki zebilen bitartean halaxe jarraituko zuela zioen, baina erretiratzeko garairako bere ilusio handia irakaskuntza zen, eta magisteritzako ikasketak eta praktikak ongi baino hobeto zeramatzan.

Denera 154 partida jokatu zituen [2] , horietako 117 Espainiako Lehen Mailan . 1983-1984 denboraldian Superliga lortu zuen. Hala ere, garaipenik nagusiena 1987ko Erregearen Koparen eskuratzea izan zen [2] , Zaragozako La Romareda zelaian , Atletico de Madrid penaltietan mendean hartuz, partida bina amaitu baitzen. Sagarzazu jokalari titularra izan zen [3] . Partida hori izan zen bere azken ofiziala.

Nahiz eta 1986-1987 denboraldi osoan zehar titular izan John Benjamin Toshack entrenatzaileak kontratua ez berritzea erabaki zuen. Bere eskema taktikoan jokalari erasokorragoen alde egin nahi zuen, eta Sagarzazuren perfila alboko atzelari garbiarena zen. Hala, Jabierrek Deportivo de La Coruna taldean aritzeko fitxatu zuen, artean Bigarren Mailan bazebilen ere.

Realak izandako jokalarien artean garbi jokatzeagatik nabarmendu zen, 13.005 minutu jokatuz inolako txartel gorririk jaso gabe, eta sei hori besterik ez. Are eta gehiago atzelari postuan lehiatuz. Nolanahi ere, Sagarzazu ez zen Deportivorekin debutatzera iritsi partida ofizialetan. Heriotza ustekabean iritsi zitzaion aurredenboraldian. Carralen jokatu behar zuten partida CD Ourenseren aurka, eta autobusean zihoazela ondoezik sentitu eta bat-batean hil zen, buruko isuri baten ondorioz [4] .

Sagarzazu omentzeko Realaren Atotxako zelaia behin-betiko itxi zen egunean ( 1993ko ekainaren 22an ), haren hil osteko semea izendatu zuten estadioko azken gola sar zezan, ate hutsean, harmailak ilun-ilun zeudelarik. Jabier hil zen Carral herriko udalak kalea eskaini zion. PP alkatetzara iristerakoan, berriz, bere izena kendu eta Rua Paraiso ezarri zioten.

Palmaresa [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Abizena Sagarzazu idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Sagartzazu onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. a b c d (Gaztelaniaz) Urretavizcaya, Oscar. (1987-08-17). ≪Sagarzazu sera enterrado esta tarde en Azkoitia≫ El Pais ISSN 1134-6582 . (Noiz kontsultatua: 2020-09-15) .
  3. 2020/06/27. ≪33 urte Zaragozako Kopatik≫ www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-15) .
  4. (Gaztelaniaz) ≪#ANosaHistoria: Hoy se cumplen treinta anos del tragico fallecimiento de Javier Sagarzazu | Pagina Oficial del R.C. Deportivo de La Coruna≫ #ANosaHistoria: Hoy se cumplen treinta anos del tragico fallecimiento de Javier Sagarzazu | Pagina Oficial del R.C. Deportivo de La Coruna (Noiz kontsultatua: 2020-09-15) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]