한국   대만   중국   일본 
Jane Colden - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Jane Colden

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jane Colden

Bizitza
Jaiotza New York 1724ko martxoaren 27a
Herrialdea   Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza New York 1766ko martxoaren 10a  (41 urte)
Heriotza modua : arazo puerperala
Familia
Aita Cadwallader Colden
Ama Alice Colden
Jarduerak
Jarduerak botanikaria

Jane Colden  ( New York , Ameriketako Estatu Batuak , 1724ko martxoaren 27a - 1766ko martxoaren 10a ) estatubatuar botanikaria izan zen.

Bizitza [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Colden  New Yorken sortu zen. Aita  Cadwallader Colden  zuen, Edinburgheko Unibertsitatean hezitako medikua, 1718an Eskoziatik New Yorkera iritsi zenetik politikan aritu zena. Etxean hezi zuten Jane. Aitak botanikari buruzko irakaspenak eman zizkion, Lineoren sailkapen-sistema berria jarraituz.

1753 eta 1758 bitartean Jane Coldenek New Yorkeko  flora katalogatu zuen Lineoren sistemaren arabera sailkatuz. Guztira 300 landare-espezie baino gehiago bildu zituen Hudson ibaiaren  behe ibarrean eta hauen inguruko informazioa osatu zuen. Tinta erabiliz hostoen aztarnak hartzeko sistema garatu zuen. Ilustratzaile trebea izanik 340 hostoren tintazko marrazkiak egin zituen.

1759an William Farquharrekin ezkondu zen. 1766an semea izan zuen, baina umea jaio eta gutxira Jane Colden hil zen.