Jakue V.a Estuardo

Wikipedia, Entziklopedia askea
(≪ Jakue V.a Eskoziakoa ≫ orritik birbideratua)
Jakue V.a Estuardo

Eskoziako erregea

1513ko irailaren 9a  - 1542ko abenduaren 14a
Jakue IV.a Estuardo - Maria I.a Eskoziakoa
Bizitza
Jaiotza Linlithgow jauregia 1512ko apirilaren 10a
Herrialdea   Eskoziako Erresuma
Heriotza Falkland jauregia 1542ko abenduaren 14a  (30 urte)
Hobiratze lekua Holyrood abadia
Edinburgo
Familia
Aita Jakue IV.a Estuardo
Ama Margarita Tudor
Ezkontidea(k) Magdalena Valoiskoa  ( 1537ko urtarrilaren 1a (egutegi gregorianoa) -
Maria Guisekoa  ( 1538ko ekainaren 12a (egutegi gregorianoa) -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Leinua Estuardo etxea
Hezkuntza
Hizkuntzak eskoziera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak poeta eta aristokrata
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa

Find a Grave: 9301796 Edit the value on Wikidata

Jakue V.a Estuardo ( ingelesez : James V of Scotland , Eskoziako gaeleraz : Seumas V, Righ Alba ; Linlithgow jauregia , Eskozia , 1512ko apirilaren 10a - Falkland jauregia , Fife , Eskozia , 1542ko abenduaren 14a ) Eskoziako Erresumako errege bat izan zen.

Bere erregealdian, Ingalaterrako Henrike VIII.a osabarekin liskartu, erresuma horrekin bakea hautsi, eta Erromako Elizarekin bat egin zuen. Berak bultzatutako politika- eta ekonomia-arloko ekintzek Eskoziako gizartea asaldatu zuten eta, horrek hauspotuta, kristautasuneko ideia erreformistak zabaldu ziren bertan.

Umetatik errege [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Jakue IV.a Estuardoren seme nagusia zen, eta 17 hilebete baino ez zituela bihurtu zen Eskoziako errege. Stirlingeko Gazteluko Errege Kaperan koroatu zuten 1513ko irailaren 21ean. Eskoziako zaindariek agindu zuten Eskozian bera adin txikikoa zen artean: Eliza eta handikiak bere ingurura interesatu ziren, elkarrekin ika-mikatuz gaztetxoaren gaineko kontrola eskuratzeko. Jaiotza urteko abuzturako, Margarita Tudor amak John Estuardo, 2. Albanyko dukea ren eskuetan utzi zuen Jakue semea. [1]

Errege gisa, ez zuen lan erraza izan aitaren itzal luzea gainetik kentzeko, baina buru argiz jokatu zuen agintean, betiere eskoziar handikiekin zuhur eta trebeziaz jokatuz. Jende arruntarekin nahasteko ohitura bat ere bazuen: Stirling eko Ballengeich auzora jaitsi eta bertako tabernetara sartzen zen kaleko mozorrotuta; solasean aritu eta musika entzuten zuen bertan. Horregatik, "Ballengeicheko gizon ona" ezizena jarri zioten. [2]

Horrek, baina, ez zuen eragotzi eraikuntza eta arkitektura lan dotoretan gastu handiak egitea, bere aitak hasitako bidetik. Nagusiena Stirlingeko gaztelu ko Pizkunde ko jauregi itzela izan zen, orduko Britainia Handia n parerik gabea; [2] izan ere, zergetan jasotako diru gehiena gaztelu garrantzitsuak gotortu eta dotoretzeko erabili zuen, hala Stirling, Falkland edo Linlithgow jauregia k.

Ezkontza politika [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erregealdian egin zuen lehen ekintza Douglas familiaren Tantallon gaztelua setiatzea izan zen eta, hartara, aspalditik Estuardotarrei itzal egindako leinuaren gainean bere agintaritza berrestea. 1295ko Auld Alliance itunak eskatzen zuen erregeak emazte frantsesa izan behar zuen bezala, 1537ko urtarrilaren 1ean, Magdalena Valoiskoarekin ezkondu zen, Frantziako Frantzisko I.a erregearen alaba. Haren osaba Ingalaterrako Henrike VIII.ak ez zuen ezkutatzen bere alaba Maria Jakuerekin ezkontzeko zuen asmoa eta, beraz, Magdalena frantsesarekin ezkontzean, bizkarra eman zion, eta Frantziarekin aliatu, Ingalaterraren etsaiarekin. [2]

Magdalena, baina, Eskoziara heldu eta hilabete gutxiren buruan hil zen, eta Jakue alargunak berriz bilatu zuen ezkongaia Frantzian. Maria Guise-Lorrenakoarekin ezkondu zen orduan, emakume sendo, adimentsua eta Henrike VIII.ak emazte hartzeko bilatutakoa; beraz, iraingarria izan zen errege ingelesarentzat. Aitak bezala, Jakue V.ak sasiko seme-alaba ugari izan zituen, eta erresumako posizio desberdinetan jarri zituen, goi-mailako posizioetan. Mariarekin bi seme izan zituen, baina biak ere jaio eta oso gutxira hil ziren. [3]

Erregea seme oinordekorik gabe geratu zen harrezkero eta, urte horretan bertan, bere ama Margarita Tudor hil egin zen. Ingalaterrarekiko lotura guztiak hautsiak ziren, eta berriz piztu zen Eskoziaren eta hegoaldeko erresuma mugakidearen arteko tentsioa. Jakue Ingalaterrara oldartu zen bere armadarekin, baina oraingoan, bere aitarekin gertatu bezala, ingelesak atera ziren garaile Solway Mosseko guduan 1542ko azaroaren 24an, baita hainbat eskoziar noble preso erori ere. Jakue etsipenak jota itzuli zen Falkland jauregira eta, bertan, disenteriak edo kolerak jota hil, abenduaren 15ean. Artean, bere beste haur baten jaiotza ikusi ahal izan zuen, baina emakumezkoa, eta ez bere oinordetzak premiaz behar zuen semea: Maria Estuardo , oinordekoa. [4]

Jakue V.a katoliko [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Jakue V.a eta Maria Guisekoa

Katalina Aragoikoa rekin zuen ezkontza bertan behera uzteko, Ingalaterrako Henrike VIII.ak bere agintea harrotu zuen Erromaren boterearen gainetik, eta Jakue V.a ilobari presioa egiten hasi zitzaion berdina egin zezan. Eskoziar erregeak, ordea, beste asmo batzuk zituen: Erroma buru-belarri saiatu zen Eskoziaren leialtasuna mantentzen, eta Jakue V.a, premia hori ikusita, ordaina eskatzen hasi zen haren truke, ordain ekonomikoa; ondorioz, Eskoziako Eliza erakundeak estutu zituen ordain ziezaioten, eta hauek, berriz, beren lursailetako maizterrak hertsatu zituzten, errentak garestituz eta, ahal zutenei, zerga zuzena ere ezarriz.

Horrek segurtasun-eza eta asaldura zabaldu zituen. Erromarekiko obedientziaren pean jarraitzeko Jakue V.ak Eliza erakundeei ezarritako zerga politika berria ezin bestekoa izan zen sinestun ugari sumintzeko. [5] Herri xeheak, gainera, elizgizon haietako asko oparotasunean bizi zirela ikusten zuen. Inprentaren sarrerak, orduan, erreformaren ideiak barra-barra zabaldu zituen 1530 eko hamarkadarako, eta Eskozia lur emankorra bihurtu zen erlijio ideia berritzaileetarako. Horiek, baina, Maria Estuardo oinordekoaren garaian loratu ziren.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Oliver, Neil. 2009, 200-201. or.
  2. a b c Oliver, Neil. 2009, 202. or.
  3. Oliver, Neil. 2009, 202-203. or.
  4. Oliver, Neil. 2009, 203-204. or.
  5. Oliver, Neil. 2009, 204. or.

Bibliografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]


Aurrekoa
Jakue IV.a Estuardo
Eskoziako Erresumako erregea
1513 ? 1442
Ondorengoa
Maria I.a Estuardo
Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jakue V.a Estuardo Aldatu lotura Wikidatan