Wikipedia, Entziklopedia askea
Jakue I.a Aragoikoa
[1]
(
Montpellier
,
1208ko
otsailaren 2a
-
Alzira
,
1276ko
uztailaren 27a
),
Jakue Konkistatzailea
(
katalanez
:
Jaume el Conqueridor
;
okzitanieraz
:
Jacme lo Conquistaire
;
aragoieraz
:
Chaime lo Conqueridor
;
gaztelaniaz
:
Jaime el Conquistador
) ere deitua,
1213
-
1276
bitartean
Aragoiko
errege eta
Bartzelonako kondea
izan zen.
Balear uharteak
konkistatu zituen eta
Valentzia
hartu zuen; Hogei urtez borrokatu zuen Murtzian mairuekin. Legedi berria ezarri zuen
1247an
. Gudarostearen antolatzaile ona izan zen
[2]
.
Gurasoak
Petri II.a Aragoikoa
eta Maria Montpellierrekoa izan zituen.
Balear Uharteetako uharteak konkistatu zituen eta Valentzia hartu zuen; Legedi berria ezarri zuen 1247an. Gudarostearen antolatzaile ona izan zen.
Bere erreinaldi luzean
Aragoiko Erresuma
alde guztietara hedatu zen: hegoaldera
Valentziako Erresuman
, iparraldera
Languedocen
eta ekialdera
Balear Uharteetan
.
Luis IX.a Frantziakoarekin
ituna sinatu ondoren,
Bartzelonako konderria
sartu zuen bere koroan,
de iure
Frantziako koroapean zegoelako.
Andaluziako
errekonkistan
Fernando III.a Gaztelakoak
egin zuen bezalako ahalegina egin zuen Jakuek
Levanten
.
Legegile moduan,
Libre del Consulat de Mar
sortu zuen
Mediterraneoan
merkataritza kontrolatzeko. Era berean
katalanezko literatura
bultzatu zuen eta
Llibre dels fets
sasi-autobiografia idatzi zuen.
1221ean
Alfontso VIII.a Gaztelakoaren
alaba Leonorrekin ezkondu zen. Ezkontza ez-legitimotzat hartu zenez, izandako seme bakarra sasikoa izan zen:
- Alfontso (1229?1260),
Bigorreko kondesa
Konstantziarekin ezkondu zena.
1235ean
Andres II.a Hungariakoaren
alaba Violantekin ezkondu eta seme-alaba asko izan zituzten:
- Violant, (1236?1301),
Alfontso X.a Gaztelakoarekin
ezkondu zena
- Konstantzia (1239?1269), Joanes Manuel Villenakoarekin ezkondu zena
- Petri
(1240?1285), ondorengoa Aragoi, Katalunia eta Valentzian
- Jakue
(1243?1311), ondorengoa Balear Uharteetan eta Languedocen
- Fernando (1245?1250)
- Antsa (1246?1251)
- Elisabet
(1247?1271),
Filipe III.a Frantziakoarekin
ezkondu zena.
- Maria (1248?1267), moja
- Antso (1250?1279),
Toledoko
artzapezpikua
- Leonor (1251?)
Hirugarrenez Teresa Gil Bidaurrekoa nafarrarekin ezkondu zen, baina ez publiko eta ofizialki. Seme bi izan zituzten:
- Jakue (c.1255?1285),
Jericako
jauna
- Petri (1259?1318),
Ayerbeko
jauna
Zenbait maitale ere izan zituen:
- Fernando Santxez (1240?1275), Castroko baroia
- Pedro Fernandez,
Hijarko
baroia
- Jakue Sarroca (1248),
Huescako
artzapezpikua
Zuhaitz genealogikoa
|
---|
|