Jaime Lusinchi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jaime Lusinchi

biziarteko senatari

1989ko otsailaren 2a  - 1993ko abuztuaren 13a

Venezuelako presidentea

1984ko otsailaren 2a  - 1989ko otsailaren 2a
Luis Herrera Campins - Carlos Andres Perez
Bizitza
Jaiotza Clarines (en) Itzuli1924ko maiatzaren 27a
Herrialdea   Venezuela
Heriotza Caracas 2014ko maiatzaren 21a  (89 urte)
Hobiratze lekua East Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua : arnas gutxiegitasuna
Hezkuntza
Heziketa Venezuelako Unibertsitate Zentrala
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak medikua eta politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Democratic Action (en) Itzuli

Jaime Ramon Lusinchi ( Clarines , Anzoategui , 1924ko maiatzaren 27a - Caracas , 2014ko maiatzaren 21a ) venezuelar politikaria eta medikua izan zen, bai eta Venezuelako presidentea 1984tik 1989ra ere.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Alderdi Demokratiko Nazionala ( 1939 ) ezkutuko alderdiko kide izan zen, eta baita Akzio Demokratikokoa ere, sortu zenetik bertatik. 1948an , epaitegi militar batek Romulo Gallegos kargutik kendu zuenean, ezkutuko ekintzetan parte hartu zuen, eta Resistencia aldizkarian idazten hasi zen. Hainbat kargu bete zituen bere alderdian, eta, greba batzuetan parte-hartzearen ondorioz, Venezuelatik bota zuten. Diputatu hautatu zuten 1948an , eta, laugarren aldia egin ondoren, senatari (1978).

1981az geroztik, Akzio Demokratiko alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten, eta Venezuelako lehendakaritzarako hauteskundeetara aurkeztu zen 1982an . Garaile irten zen, eta 1984an hasi zuen agintaldia. Garai hartan, krisi ekonomiko latza zegoen Venezuelan, petrolioaren prezioen jaitsierak eraginda. Lusinchik gizarte-hitzarmen bat jarri zuen abian, eta zorroztasun-neurri latzak ekarri zituen. 1986tik aurrera, langileak kalera irten ziren, eta gorabehera handiak izan ziren. Hala eta guztiz ere, bere alderdiak hauteskundeak irabazi zituen berriz ere 1988an. 1989an , Carlos Andres Perezek hartu zuen Lusinchiren lekua.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jaime Lusinchi Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Venezuela
Artikulu hau Venezuelako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz .