Jaffa
[1]
(
hebreeraz
:
?????
,
Y?f?
,
ja?fo
ahoskatua;
arabieraz
:
??????
,
Y?f?
,
?jaːfaː
ahoskatua)
Palestinako
hiri
arabiarra
da.
Mediterraneo itsasoaren
ertzean dago,
Tel Aviveko
aldirian
. Tel Aviveko administrazioarekin lotu zuten
juduek
1948an.
Metalurgia
eta
ehungintza
.
Guztiz zaharra da Jaffako hiria (han lehorreratu zen
Jonas
,
Bibliaren
arabera).
Egiptoarren
mende egon zen K.a. 1465. urte aldera, eta
filistindarrek
,
asiriarrek
,
greziarrek
eta juduek (
Juda Makabeo
) eduki zuten mendean geroko garaietan. Berebiziko garrantzia izan zuten hango itsaslapurrek erromatarren garaian (
Vespasiano
).
Arabiarrek hartu zuten 636. urtean.
Kristauen
esku egon zen 1099tik 1187ra eta 1204tik 1275era bitarteko urteetan. XIV. eta XV. mendeetan etorri zen Jaffako hiriaren gainbehera.
Napoleon Bonaparteren
gusaroste frantsesek setiatu zuten 1799. urtean, eta egiptoarren eta
otomandarren
mendean egon ondoren, armada ingelesa izan zen bertan 1917an. Arabiar abertzaletasunaren gune nagusia izan zen,
Israelgo
estatua sortu eta Tel Aviv hiriari lotu zitzaion arte.