Jacques Demy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jacques Demy

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Jacques Louis Raymond Marcel Demy
Jaiotza Pontchateau 1931ko ekainaren 5a
Herrialdea   Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Parisko 14. barrutia 1990eko urriaren 27a  (59 urte)
Hobiratze lekua Montparnasseko hilerria
Heriotza modua berezko heriotza : HIESarekin loturiko arazogatik hildakoa
Familia
Ezkontidea(k) Agnes Varda  (1962 -   1990eko urriaren 27a )
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Heziketa Ecole nationale superieure Louis-Lumiere (en) Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak gidoilaria , dialogue writer (en) Itzuli, kanta-idazlea , zinema ekoizlea , aktorea , errealizadorea eta film-zuzendaria
Altuera 1,69 metro
Jasotako sariak
Influentziak Agnes Varda
Mugimendua Nouvelle Vaguea

IMDB: nm0218840 Allocine: 1469 Allmovie: p87476 TCM: 48551
Musicbrainz: c28641ce-ca2d-4196-b449-574e08fac58c Find a Grave: 4929 Edit the value on Wikidata

Jacques Demy ( Pontchateau , Loira Atlantikoa , 1931ko ekainaren 5a - Paris , 1990eko urriaren 27a ) frantses zinemagilea izan zen.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Zinemagintzako ikasketak egin ondoren, zuzendari-laguntzaile izan zen. 1950eko hamarraldiaren bukaeran, hainbat film labur egin zituen, horien artean Le Sabotier du Val de Loire (1956, Val de Loireko sabotaje-egilea ) eta Le Bel Indifferent (1957, Eder axolagabea ) nagusi. 1961ean Lola lehenengo film luzea egin zuen, Nouvelle vagueren urte ederren garaian. Film hunkigarria eta minbera da, eta Demyren ondorengo lanen oinarriak erakusten ditu; era berean, zinemagileak ametsaren eta errealitatearen arteko harremanaren inguruko kezkei buruzko gogoeta agertzen du. 1964an, Cannesko Jaialdian, urrezko domina jaso zuen, Les Parapluies de Cherbourg ( Cherbourgeko aterkiak ) musika-komediagatik. Hura izan zen Catherine Deneuverekin egin zituen lau filmetako bat. Hauek dira besteak: Les Demoiselles de Rochefort (1967, Rocheforteko anderenoak ), Peau d'Ane (1970, Asto-azala ) eta L'Evenement le plus important depuis que l'homme a marche sur la Lune (1973, Gertakizun garrantzitsuena gizona Ilargian izan zenetik ). 1969an Etats-Unis Model Shop egin zuen, Lola lanaren jarraipena. Lady Oscar (1979) lanaren ondoren, Jacques Demyk melodrama guztiz kantatuaren formula hautatu zuen, eta Une chambre en ville ( Gela bat hirian ) osatu zuen. Lan horrek izugarrizko arrakasta izan zuen. Bere azken lanetan, Parking (1985) eta Trois places pour le 26 (1988, Hiru leku 26entzat ), musika, kantua eta dantza landu zituen. Hil ondoren, Agnes Varda emazteak omenaldi bat egin zion Jacquot de Nantes (1991) lanarekin.

Filmografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Film laburrak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Film luzeak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Zuzendaria [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Laguntzailea [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Demy Aldatu lotura Wikidatan