Wikipedia, Entziklopedia askea
John Mary "Jack" Lynch
(
irlanderaz
Sean O Loinsigh
;
Shandon
,
1917ko
abuztuaren 15a
-
Dublin
,
1999ko
urriaren 20a
)
Irlandako Errepublikaren
laugarren
Taoiseacha
(gobernu burua) izan zen, kargu hortaz bi agintaldietan zehar gozatu ahal izan zuen, 1966tik 1973ta eta 1977tik 1979ra.
Lynch lehendabiziko aldiz 1948an
Dail Eireanneko
(irlandar behe ganbera) diputatu (
Teachta Dala
) gisa
Cork Konderria
ordezkatuz hautatua izan zen, 1981an berhautatua izan zelarik. Lau txandatan Ogasun Ministari (1965-1966), Industria eta Merkatal Ministari (1959-1965), Heziketa Ministari (1957-1959) eta
Gaeltachteko
Ministaria (
irlandera
hitz egiten diren eremuak, 1957) ere izan zen. Lynch
Fianna Fail
alderdiaren hirugarren burua izan zen, 1966tik hasi eta 1979 arte, kargu honetan oso eragin handiko
Sean Lemass
ordezkatuz. Ordezkarien Ganberan 1977an gehiengo osoa lortzen Fianna Fail alderdiaren azken burua izan zen.
Bere ibilbide politikoaren aurretik Lynchek kirol mailan sekulako arrakasta izan zuen, "kirol gaelikoak" deritzonetan ibilbide bikoitza (
dual player
) burutuz. Bere herriko Glen Rovers taldean
hurling
kirolera jokatu zuen, bai eta Cork konderriko taldean ere 1936tik 1950ra. Bertako St. Nicholas taldean
futbol gaelikora
jokatu zuen, bai eta bere konderriko taldearekin 1936tik 1950ra. Historia guztiko
jokalari bikoitz
edo
dual players
hoberenetakoenetzat hartua izan da. de la historia.
Irlandako
bost hurling txapelketa (All-Ireland) eta lau liga nazional irabazi zituen, bai eta Irlandako futbol gaeliko txapelketa bat ere.
|
---|
Jardunekoa
(1975?2009)
| |
---|
Iraunkorra
(2009-)
| |
---|