Wikipedia, Entziklopedia askea
Jack-o'-lantern
edota
Jack O’Lantern
(
euskaraz
Jack Linterna
) eskuz tailatutako
kalabaza
bat da. Usadioz
Halloween
jaieguneari lotuta dago. Izena
arima-argi edo argi-txakurra
delakotik datorkio (
ingelesez
will-o'-the-wisp
). Jack-o’-lantern bat egiteko kalabaza bat hartu, gainaldeko azala estalki modura kendu, barneko mamia hustu eta aurrealdean aurpegi beldurgarri bat tailatu ohi zaio. Gauez bere barnean piztutako kandela bat ipini ohi zaio, honela argi efektu baten bidez itxura beldurgarriagoa izan dezan.