Jabetza eskurapena
ren gaian sakondu aurretik, jabetzaren kontzeptua definituko dugu. Jabetza, gauza batean gainean izan daitekeen nagusitasun juridiko betea da.Behin hau definituta,
Zuzenbide Erromatar
rean jabetza eskurapenaren inguruko xehetasun gehiago ezagutuko ditugu.
Jabetza eskurapena eta batez ere
negozio
juridiko denak
Erroma
n lekukoen bidez egiten ziren. Lehenik eta behin jabetza eskurapena bi multzotan sailkatu behar dugu: alde batetik, jatorrizkoa eta bestetik, eratorrizkoa. Jarraian, sailkapen bakoitzaren barruan dauden jabetza bideak aztertuko ditugu:
Jatorrizko jabetza eskurapena, inoiz inorena izan ez den
ondasun
bat eskuratzean datza.
Jaberik ez duen gauza bat eskuratzean datza. Subjektuak (hartu nahi duenak)
animus domini
dauka. Objektua (
in commercium res sine domino
) da, hau da, ez du jabetzarik. Hau hainbat motatakoa izan daiteke:
Res sine domino
: Une horretan jaberik ez duen baina etorkizunean izan dezakeen ondasunari deritzo. Adibidez,
jaraunspen
bateko ondasunak oinordekoek onespena egin aurretik.
Res nullius
: Sekula inorena izan ez den ondasunari deritzo. Adibidez, itsasoak eta
lurra
k eman diezazkiguken gauzak, hala nola,
ehiza
tu eta
arrantza
tu daitezkeen
animalia
k.
Res dereckta
: Abandonatua izan den ondasunari deritzo. Euren jabeengatik abandonatuak izan diren gauzak, ez ordea galdutakoak.
Res hostium
: Kanpotarrena den ondasunari deritzo. Kanpotarren eta arerioen gauzak ziren. Gauzak izateko gaitasunik ez zutenez, jaberik gabeko gauzak kontsideratzen ziren.
Gauza berri bat sortzean datza. Hiru motatakoa izan zitekeen:
- Gauza higiezinen artekoa.
Adibidez,
ibai
batean sortutako
irla
bat.
- Gauza higigarrien artekoa.
Adibidez,
pintura
edo tinte bat
pergamino
edota
oihal
batean..
- Gauza higigarri eta higiezin baten artekoa.
Adibide ohikoenak, landaketa eta
eraikuntza
k besteen
lurzoru
etan.
Bi gauzek bat egiten dutenean sortutako batuketa eta nahasmena dira
confusio
eta
conmixtio
. Bi egoera bereizi ziren,
solido
en arteko bereizketa eta
likido
en artekoa.
Confusio
-aren arabera (batuketa), likidoak bateratzen dira (ardoa,
koipe
a,
ozpina
...).
Conmixtioa
ren arabera (nahasmena) berriz, gauza solidoak (garia, zilarra, dirua...) bateratzen dira. Bateratze hori nahita edo nahigabe izan daiteke. Nahita sortu bada, jabekidetza bi edo bizpahiru jaberen artean jaiotzen da, eta jabekide bakoitzak
actio communi dividundo
delako akzio zatigarria izango du bere zatia berreskuratu ahal izateko. Nahigabe gertatu bada eta zati bakoitza identifikatzea eta berreskuratzea ezina bihurtzen bada (mota bereko materia delako), orduan zati bakoitzaren jabeak
reivindicatio pro parte indivisa
bidez erreklamatzerik izango du dagokion proportzioaren arabera. Nahigabe ere gertatu bada eta jabe bakoitzari dagozkion zatiak identifika eta aska badaitezke (
beruna
eta
burdina
nahastu direlako), jabe bakoitzak jabea izaten jarraituko du, eta, bere jabetasuna erreklamatzeko,
actio ad exhibendum
eta
reivindicatio
akzioak mantenduko ditu. Hori guztia dela eta, eztabaidagarria da jabetza eskuratzeko benetan jatorrizko era ote zen ala ez.
Lehengai baten aldaketarekin ondasun berri bat sortzean datza. Adibidez, beste norbaiten
mahatsa
erabili zure
ardoa
egiteko edo beste pertsona baten egurra erabili
mahai
bat egiteko.
Eratorrizko jabetza eskurapena, aurretik beste jabe bat izan duen ondasun batean datza eta harekin edukitako igorpen harreman baten ondorio gisa sortutako jabetza.
Manus capere
: Salerosketa mota bat da non,
res mancipi
ak erabiltzen ziren. Hau bost lekukoen bidez egiten zen.
Mancipatio Dams
-ek Sacra transmititzen zuen honetan hitz sakratuak esan behar ziren aktu sakratu bat zelako. Honela hitzak esatean
mancipio dams
-ek ez bazuen ezer esaten gauzaren
dominum ex iure quiritium
a pasatzen zen
libripens
-ak
balantza
bat zuen bitartean. Bestalde
mancipio dams
-ek gauza berea zela esateko autoritatea zuen.
Pretore
aurrean egiten zen jabetza eskurapen hau. Honetan demandatuak berea dela aipatzen du eta demandariak aurka egiten dio frogak jarriz, ez badu ezer esaten esleitu egiten dio.
Hau,
In Iure Cessio
eta
Mancipatioaren
arteko soluzioa zen. Ondasuna erabilpen jarraiaz erabili ondoren jabetza eskuratzea ahalbidetzen zuena. Hau
praescriptio adquisitun
a bezala ezagutua da gaur egun . Betebehar hauek zituen:
- Erabilpenak etengabea izan behar zuen. Higigarrietan urte bat eta higiezinetan bi urte
- Fede onekoa izan behar zuen, ez zion inori kalte egin behar
- Iusta Causa
koa zen, alegia zilegizkoa.
Ondasun baten eskurapenean datza, non
tradens
-ek (transmititzen duenak)
accipiens
-eri (eskuratuko duenari) igortzen dion, beti ere, bien arteko akordio baten eraginez eta zilegitasuna frogatuta.
Hau
probintzi
etako
lurralde
etan ematen zen,
usucapio
aren berdina da, baina ezberdintasun txiki batekin. Hirietan hamar urte eta landetan hogei urte behar ziren gauzak eskuratzeko.
- http://www.derechoromano.es/2013/09/modos-originarios-de-adquirir-propiedad.html
- http://www.derechoromano.es/2016/04/adquisicion-propiedad-modos-derivativos.html
- http://www.derechoromano.es/2016/04/adquisicion-propiedad-modos-originarios.html
- http://vhfderechoromano.blogspot.com.es/2010/07/tema-n-13-las-cosas.html