Wikipedia, Entziklopedia askea
- Artikulu hau hotzak gizakien gorputzean eragindako kalteei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
Izozte (argipena)
≫.
Ohar medikoa
Oharra:
Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen
.
Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Izoztea
edo
izozketa
,
medikuntzan
, hotzak gorputz osoan edo zati batean eragindako gaitz multzoa da.
Hotzaren
lehenbiziko eragina
arteria
txikiak estutzea eta ixtea da, eta, horren ondorioz,
iskemia
. Egoera hori gehiegi luzatzen bada, iskemiak ehunen heriotza (
nekrosia
) dakar. Ehunetako nekrosia kanpotik barnealdera doa, eta hotzaren eraginak jarraituz gero, hezurretaraino ere iristen da nekrosia. Nekrosiak jotako ehuna kutsatzen bada,
gangrena
ager daiteke.
Hiru izozte maila bereizten dira:
- Lehen mailakoa:
izoztutako atala gorritu, gogortu eta minberatu egiten da.
- Bigarren mailakoa:
izoztutako atalean
pusilak
agertzen dira, eta pusil horiek husten direnean zauriak geratzen dira.
- Hirugarren mailakoa:
izoztutako atalean
gangrena
agertzen da.
Izoztutako atalak sendatzeko, tenperatura pixkanaka igoarazi behar da. Horretarako, gai hotz batez (elurrez edo) igurtzi egin behar da izoztutako atala, eta odolaren zirkulazioa bizkortzen duten sendagaiak (
alkanforra
,
koramina
) hartu behar dira. Gangrena ageri bada, berriz,
ebakuntza
ezinbestekoa da, gaitza heda ez dadin.