Abies alba
elurretan
Izei
pinazeoen
familiaren
Abies
generoaren
zuhaitz
-
espezieen
izen arrunta da, 45-55
espezie
barne hartzen dituena. Izeiak
hostoiraunkorrekoak
dira eta hostoak erregularki bertizilatuak dituzte,
adaburu
konikoa edo piramidala eratzen dutelarik.
Orratz-hostoak
linealak, lauak edo ez oso maiz subtetragonalak dira. Azpikaldean 2 lerro
estomatiko
eta 2 kanal, marjinal edo zentral dituzte,
erretxinadunak
. Kono ar axialak ugariak dira adarren azpialdean, zeinak 5 eta 25 cm artean neurtzen duten.
Estrobiloak
tenteak dira, zilindrikotik oboidera izan daitezkeelarik eta soilik adaburuaren goiko aldean kokatzen dira. Ezkatak erorkorrak dira eta erraki zurkararen lehenengo urtean desartikulatzen dira. Bere
haziak
hegaldunak dira.
[2]
Abies
generoko espezieak beren hostoen tamaina eta antolaketa, konoen itxura eta tamaina, brakteak luzeak eta zabalduak edo motzak eta konoaren barnean ezkutatuak dauden arabera identifikatzen dira.
Zedroekin
estuki ahaidetuak daude.
Izeidia da zuhaitz hauek osatzen duten basoa.
Generoa
Philip Millerrek
deskribatu zuen eta
The Gardeners Dictionary
-
n publikatu zen (Laugarren edizioa vol. 1. 1754).
Nahiz eta izei izena izan,
Douglas izeia
(
Pseudotsuga menziesii
) eta
izei gorria
(
Picea abies
) ez dira genero honetakoak.
Guztira hamar sekzio ditu:
- Balsamea
sekzioa
(
Taiga
zonaldea,
Ipar Amerika
eta Asia Borealan, eta ekialdeagoko mendi altuak)
- Grandis
sekzioa
(Ipar Amerikako mendebaldetik
Mexiko
eta Guatemalara, Iparraldeko lur baxuak, hegoakdeko altitude baxuak)
- Abies
sekzioa
(Europako ekialde, iparralde eta erdialdea,
Asia Txikia
)
- Momi
sekzioa
(Asia erdialde eta ekialdea,
Himalaia
, orokorrean altitude baxu-ertainak)
- Abies kawakamii
- Abies homolepis
- Abies recurvata
- Abies firma
- Abies beshanzuensis
- Abies holophylla
- Abies chensiensis
- Abies pindrow
- Abies ziyuanensis
- Amabilis
sekzioa
(Ozeano Bareko kostaldeko mendiak, Ipar Amerika eta Japonia, euri askoko mendietan)
- Abies amabilis
- Abies mariesii
- Pseudopicea
sekzioa
(Himalaia, alditude altuak)
- Abies delavayi
- Abies fabri
- Abies forrestii
- Abies chengii
- Abies densa
- Abies spectabilis
- Abies fanjingshanensis
- Abies yuanbaoshanensis
- Abies squamata
- Oiamel
sekzioa
(Erdialdeko Mexiko, altitude altuak)
- Abies religiosa
- Abies hickelii
- Nobilis
sekzioa
(
Estatu Batuen
mendebaldea, altitude altuak)
- Abies procera
- Abies magnifica
Abies
generoaren banaketa geografikoa Europan
Nagusiki Europako ekialde, mendebalde, hegoalde eta erdialdeko eskualde menditsuetan kokatzen dira. Tarte nagusia 52ºN iparraldean (Polonia) eta 40ºN hegoaldean (Grezia) 5ºE mendebaldean (Mendebaldeko Alpeak) eta 27ºS ekialdean (Errumania eta Bulgaria) kokatzen da. Forma isolatuan Frantzian (Mazizo zentrala eta Pirinioetan), Espainiako iparraldean (Pirinioetan) eta Italian (Calabria). Altitudeari dagokionez, Polonia eta Errumania inguruan 135m-tik 1.350m-tara aurki daitezke, eta Italia inguruan 325m-tik 2.100m-tara, Bulgarian 2900m-tara aurkitu daitezkeelarik. Hedapen nagusiko zonan aldiz, 500-800m-ko altitudeak hartu ohi dituzte.
[3]
Abies alba
(izei zuria) da Euskal Herrian aurki dezakegun Abies generoko espeziea.
Europa
ko erdialde eta hegoaldeko mendietako espeziea izaki, Penintsula Iberiarrean
Piriniotara
mugatzen da, Nafarroaraino iritsiz.
Iratiko oihana
da, gaur egun, bere banaketaren hegomendebaldeko muga.
[4]
Abies
generoko izei gehienen egurra beste konifero-espezieena baino kaskarragoa kontsideratzen da eta askotan
kontratxapatuen
fabrikazioan eta eraikuntzan pulpa gisa erabiltzen da. Ebaki ondoren egur honek ez dituenez ezaugarri erresistenterik erakusten ez intsektu eta ez usteltzearen aurrean, orokorrean
barneko zurgintzan
erabiltzen da, hala nola, ateen eta hauen markoen fabrikazioan. Moztu ondoren, egurrak kanpo-ingurunearekin kontaktuan 12-18 hilabete inguru irauten ditu, klimaren arabera.
Egur bigun, arin, sendo eta
erretxina
gutxikoa da; eraikuntzan,
ebanisterian
eta musika-tresnen erresonantzia-kutxak egiteko erabiltzen da. Hostoak destilatuz gatz eta baltsamoak ekoizten dira eta enbor-azala, bere
tanino
edukiagatik, larruak ontzeko erabili izan da.
[4]
Kaukasoko izeia (
A. nordmanniana
), izei noblea (
A. procera
) eta izei balsamikoa (
A. balsamea
) oso ezagunak dira Gabonetako zuhaitz gisa, izan ere, orokorrean etxe barneko giro-baldintzapean hosto lurrintsu eta ez oso erorkorrak dituztenez, oso egokiak kontsideratzen baitira xede honetarako. Asko lorategiak apaintzeko zuhaitz gisa ere erabiltzen dira, batez ere Koreako izeia (
A. koreana
) eta
Abies fraseri
, zeinak kono koloretsuak ekoizten dituzten, baita banako gazteenetan (1-2m-ko altuera dutenetan).
Lepidoptero batzuen larbak izei hauetaz elikatzen dira. Hala nola,
Chionodes abella
(Koloradoko izei batean aurkitua),
Epirrita autumnata
,
Korscheltellus
(izei balsamikoaren izurrite bat),
Ectropis crepuscularia
,
Eupithecia subfuscata
,
Erannis defoliaria
,
Panolis flammea
,
eta
Cydia illutana
(izei arruntaren konoen ezkatez elikatzen direnak) eta
C. duplicana
(izei arruntaren azalaz elikatzen dena) bezalako sitsak.
- ↑
Schorn, Howard; Wehr, Wesley. (1986). ≪Abies milleri, sp. nov., from the Middle Eocene Klondike Mountain Formation, Republic, Ferry County, Washington≫
Burke Museum Contributions in Anthropology and Natural History
1: 1?7.
.
- ↑
Antonio do Amaral Franco, Joao Manuel. (1950).
Abetos.
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
(PDF)
Guia tecnica para la conservacion genetica y utilizacion.
(Noiz kontsultatua: 2019/03/10)
.
[
Betiko hautsitako esteka
]
- ↑
a
b
Euskal Herriko Zuhaitz eta Zuhaixken Gida.
Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 50 or.
ISBN
978-84-457-3051-5
.
.