Wikipedia, Entziklopedia askea
Ivi Adamou
(
grezieraz
, ?βη Αδ?μου;
Ayia Napa
,
Zipre
,
1993ko
azaroaren 24a
)
greziar
abeslari eta pianista da
[1]
.
Ivi Adamou 1993ko azaroaren 24an jaio zen Ayia Napan, Zipre ekialdeko
Famagusta
eta
Larnaka
hirien artean dagoen konplexu turistikoan. Hiru ahizpen artean bigarrena da, eta aita Zipre bertako
greziarra
den arren, ama
bulgariar
jatorrikoa da
[2]
.
Umetatik jaso zituen Ivik musika eta ahotsa lantzeko eskolak, baita pianoa jotzeko klaseak ere. Hauei esker, hainbat sari irabazi zituen herrialdean antolatzen diren umeentzako kantu txapelketetan; besteak beste, bederatzi urte baino ez zituela, Larnaka hirian ospatu zen abesti jaialdiko lehen postua lortu zuen
Anna Vissi
artistaren "Kaka Paidia" kanta abestu ostean
[3]
.