Wikipedia, Entziklopedia askea
Ivan II.a Ivanovitx Ederra
(
errusieraz
:
Иван II Иванович Красный
,
translit.
:
Ivan II.a Ivanovitx Krasnyy
;
Mosku
,
1326ko
martxoaren 30a
-
ibidem
,
1359ko
azaroaren 13a
) Vladimirko eta
Moskuko Printze Handia
izan zen 1353-1359 bitartean.
Ivan Kalitaren
bigarrena semea izan zen. Bere anaia
Simeon Harroaren
oinordekoa izan zen, 1353an
izurri beltzak
jota hil zena.
Urrezko Hordako
borroka zibilen ondorioz
Lituaniarekin
bat egitea pentsatu zuen, baina azkenean basailutzaren zina egin zion Urrezko Hordari.
Bere garaikideek baketsu eta apatiko gisa deskribatu zuten. Ez zuen erreakzionatu
Algirdas
Lituaniakoak
Briansk
, aitaginarrebaren hiriburua, harrapatu zuenean. Oleg Riazani bere lurraldeko hiriak erretzen ere utzi zion. Hala ere, elizgizon ortodoxoek Printzerrian zuen boterea sendotzen lagundu zioten. Moskuko hego-mendebaldeko zenbait eremu ere anexionatu ahal izan zituen.
1341ean Briansk-eko Feodosia Dmitrievna Brianskekoarekin ezkondu zen, eta hura 1342an hil zen. 1345ean Aleksandra Vasilievna Veliaminovarekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituen, bere oinordekoa
Dmitri Donskoi
barne.
|
---|
Printze Handiak
| |
---|
Tsarrak
| |
---|
Enperadore eta
enperatrizak
| |
---|