Itsaspeko kablea
lurreko estazioen artean itsas hondoan kokatutako kablea da, ozeanoan eta itsasoan zehar telekomunikazio seinaleak eramaten dituena. 1850eko hamarkadan itsaspeko lehen komunikazio kableak
telegrafia
trafikorako erabili ziren eta, beraz, kontinenteen arteko berehalako lehen telekomunikazio loturak ezarri ziren; hala nola, 1858ko abuztuaren 16an telegrafiarako lehenengo kable transatlantikoa funtzionatzen hasi zen. Ondorengo kableen belaunaldiek telefono bidezko trafikoa eramaten zuten. XXI. mendeko kableek
zuntz optikoaren
teknologia erabiltzen dute datu digitalak eramateko,
telefonia
,
Internet
eta datu pribatuen trafikoa barne.
Telekomunikazio zerbitzuari dagokionez, lehenengo kableak zerbitzu telegrafikora zuzenduta zeuden eta material isolatzaile batez estalitako kobrezko hariek osatzen zituzten.
- 1845ean itsaspeko kableen probak egiten zituzten
Portsmouthen
.
[1]
- 1847an
gutapertxa
izeneko isolatzaile iragazgaitza asmatu zuen
Werner von Siemens
alemaniarrak.
- 1852an, Submarine Telegraph Co. enpresak,
Erresuma Batua
eta
Frantziako
Mantxako Kanala
lotzen zituen lehen itsaspeko kablea jartzea lortu zuen. Instalatu eta gutxira, arrantzale batzuek moztu zuten arren, itsaspeko kableak funtzionatzen zuela frogatu zen. Honen eraginez, lehia hasi zen bere garapenari probetxua ateratzeko.
- 1852 eta 1854 urteen artean linea desberdinak egin ziren
Irlanda
eta
Eskozia
,
Gales
eta Irlanda,
Korsika
eta
Sardinia
,
Suedia
eta
Danimarka
eta beste hainbat linea txikiren artean (oro har, 25
itsas milia
baino gutxiago). Batzuek ondo funtzionatu zuten eta beste batzuek ez. Lan horiek materialak finkatzeko eta iraunkortasunean esperientzia irabazteko aukera eman zuten.
- 1855ean lehenengo kable transatlantikoa jartzeko proiektua onartu zen, baina denbora gutxian zerbitzuz kanpo geratu zen.
- 1865ean bigarren proiektua jarri zen abian Irlanda eta Ternua lotzeko, eta garai hartan zegoen itsasontzi handiena erabili zen horretarako:
Great Eastern
itsasontzia. Dena den, kable hau ez zen martxan jarri 1866 urtera arte.
- Urte batzuk geroago, 1868an,
Ozeano Atlantikoa
zeharkatzen eta Irlanda
Kanadarekin
lotzen zuen kablea instalatu zen eta honek
Estatu Batuen
eta
Britainia Handiaren
arteko komunikazioa optimizatu zuen. Mezuak helmugara iristeko denbora izugarri murriztu zen; hau da, konexio denbora, egunetatik (itsasontziek beste kostaldean mezua emateko behar izan zuten denbora) orduetara laburtzea lortu zen. Honenbestez, kableak Mendebaldeko munduko bi potentzia nagusien arteko sinkronizazioa sendotzeko eta munduaren arteko konexiorako lehen nozio handia finkatzeko balio izan zuen. Komunikazio konexioen garapenari dagokionez, urratsak ematen jarraitzeko atea ere ireki zuen, telegrafiarako eta gero telefoniarako, urpeko
anplifikadore
errepikagailuak erabiliz.
1980ko hamarkadan urpeko zuntz optikozko kableak ospea hartu zuen, honek uhin-luzeraren banaketa
multiplexatu
baitzuen. Filosofia berarekin, laser igorleen
uhin-luzera
desberdinak erabiltzen hasi ziren. Horrela, ahotsa, datuak, telebista, Internet eta bestelakoak zeramatzaten seinale digital ugari aldi berean igortzeko bidea ireki zuten. 1000 Tbit/s-ko transmisio-abiadurak lortu ziren.
Zuntz optikoa erabiltzen zuen lehen telefono transatlantikoko kablea
TAT-8
izan zen, 1988an martxan jarri zena. Zuntz optikozko kableak zuntz bikote anitz ditu. Bikote bakoitzak zuntz bana du norabide bakoitzean. TAT-8k bi bikote operatibo eta ordezko bikote bat zituen.
Itsaspeko kableetan erabilitako zuntz optikoa bere aparteko abiaduragatik aukeratu zen.
Errepikagailuen
artean 100 km baino gehiagoko ibilbideak egotea ahalbidetzen du, eta anplifikadore kopurua eta eragiten duten distortsioa minimizatzen ditu. Gainera, errepikatu gabeko kableak errepikatutako kableak baino merkeagoak dira. Halabaina, gehieneko transmisio-distantzia mugatua da, baina transmisio-distantzia maximoa urteen poderioz handitzen joan da. 2014an 380 km-ko luzerako errepikatu gabeko kableak zeuden zerbitzuan. Horrez gain, 100 km bakoitzeko errepikagailuak ezarri behar dira.
[2]
Kableak arrantzarako
arraste-sareak
,
aingurak
,
lurrikarak
, ur-korronte handiak eta marrazoen ziztadak apurtu ditzakete.
[3]
Ozeano Atlantikoan eta
Karibe itsasoan
egindako azterketetan oinarrituta, 1959 eta 1996 urteen artean, % 9 baino gutxiago gertakari naturalen ondorioz gertatu zela ikusi zen. Hala ere, kableen apurketak ez dira inolaz ere iraganeko kontuak, urtero Atlantikoan 50 konponketa baino gehiago egiten ziren eta 2006an, 2008an, 2009an eta 2011n eten garrantzitsuenak gertatu ziren.
Kableen apurketak detektatzean, kablea konpontzeko itsasontzi bat bidaltzen da kokalekura. Egoeraren arabera hainbat motatako
kakoak
erabiltzen dira. Itsas hondoa hareatsua bada, hagin zurrunak dituen kakoa erabiltzen da azalaren azpian goldatu eta kablea harrapatzeko. Kablea itsaspeko gainazal harritsuan baldin badago, kako malguago bat erabiltzen da. Ur sakonetan, itsaspeko kablea altxatzeko erablitzen den kablea, ez da behar bezain sendoa unitate bakar bezala altxatzeko, beraz, kako berezi batekin mozten da. Ondoren kablearen zati bat hartu eta itsasontzira eramaten dute eta berdina moztutako beste kable zatiarekin. Konpondutako kablea jatorrizkoa baino luzeagoa izan behar da, beraz, soberakina "U" itxurarekin ezartzen da itsas hondoan. Beste kasu batzuetan,
urperagarria
(itsaspeko-ontzia bezalako gailua) erabil daiteke ur baxuagoetan dauden kableak konpontzeko.
[4]
Kableek itsas bizitzarekin duten elkarreraginaren puntu nagusia kable gehien dagoen ozeanoetako eremuetan dago. 2003an eta 2006an egindako ikerketek adierazi zuten kableek ingurune horietako bizitzan eragin txikia zutela. Kableen inguruko sedimentu-muinak lagintzean, estatistikoki esanguratsuak izan ziren organismoen aniztasunean edo ugaritasunean. Desberdintasun nagusia zera zen: kableek sedimentu bigunetan normalean hazten ez ziren
anemonak
lotzeko puntua ematen zutela. 1877tik 1955era bitarteko datuetan
baleen
hainbat korapilatzek eragindako 16 kable-akats agertu ziren.
Itsaspeko kableak arazotsuak dira konfidentzialtasunaren ikuspegitik, itsaspeko kableen mapak eskuragarri baitaude. Mapa horiek beharrezkoak dira itsasontziek itsaspeko kable ahulak ez apurtzeko edo kaltetzeko. Hala ere, erraz kaltetutako kableen kokapenak eskuragarri egoteak informazioa era erraz batean manipula daitekeela adierazten du. Horretaz gain,
zibersegurtasun
arazoak ere baditu.
[5]
1914an Alemaniak
Ozeano Bareko
Fanning uharteko
kable estazioa erregistratu zuen.
[6]
Ternuako 1929ko lurrikarak kable transatlantiko batzuk hautsi zituen itsaspeko lokatz kopuruaren eraginez.
[7]
2006ko abenduaren 26an 2006ko
Hengchun
-en lurrikarak
Taiwan
eta
Filipinen
arteko itsaspeko kable ugari apurtu zituen.
[8]
2017an
Facebookek
eta
Microsoftek
Atlantikoaren bi aldeak batu zituzten
Sopelatik
.
[9]
- ↑
≪History of the Atlantic Cable & Submarine Telegraphy - Cable Timeline≫
atlantic-cable.com
(Noiz kontsultatua: 2020-12-02)
.
- ↑
(Ingelesez)
Morris, Michael. (2009-04-19).
≪The Incredible International Submarine Cable Systems≫
Network World
(Noiz kontsultatua: 2020-12-02)
.
- ↑
≪2,000 METERS UNDER THE SEA : The telecom industry has gotten undersea…≫
archive.vn
2012-07-08
(Noiz kontsultatua: 2020-12-02)
.
- ↑
(Ingelesez)
Magazines, Hearst. (1930-04).
Popular Mechanics.
Hearst Magazines
(Noiz kontsultatua: 2020-12-02)
.
- ↑
(Ingelesez)
Emmott, Robin. (2014-02-24).
≪Brazil, Europe plan undersea cable to skirt U.S. spying≫
Reuters
(Noiz kontsultatua: 2020-12-02)
.
- ↑
(Ingelesez)
Starosielski, Nicole.
≪In our Wi-Fi world, the internet still depends on undersea cables≫
The Conversation
(Noiz kontsultatua: 2020-12-02)
.
- ↑
(Ingelesez)
Fine, I. V.; Rabinovich, A. B.; Bornhold, B. D.; Thomson, R. E.; Kulikov, E. A.. (2005-02-28).
≪The Grand Banks landslide-generated tsunami of November 18, 1929: preliminary analysis and numerical modeling≫
Marine Geology
215 (1): 45?57.
doi
:
10.1016/j.margeo.2004.11.007
.
ISSN
0025-3227
.
(Noiz kontsultatua: 2020-12-02)
.
- ↑
≪Wayback Machine≫
web.archive.org
2015-11-21
(Noiz kontsultatua: 2020-12-02)
.
- ↑
≪Googlek itsaspeko kable batekin lotuko ditu AEB eta Europa, Bilbo eta Bude hirietatik≫
www.eitb.eus
2020-07-28
(Noiz kontsultatua: 2020-12-09)
.