Wikipedia, Entziklopedia askea
Itsasoko Lehen Lord eta Itsas Armadako Estatu Nagusiko Burua
(
1SL/CNS
)
Britainiako Indar Armatuetako
ofizial baten titulua da, normalean lau izarreko
almirante
batek betea.
Royal Navyan
zerbitzatzeko mailarik gorena da, itsas armadarekin zerikusia duten gaietako
aholkulari militar
nagusia eta
Defentsako Estatu Idazkariaren
alboko bat. Bestalde, Estatu Nagusiko Buruen Batzordeko kidea da eta, beraz,
Segurtasun Nazionaleko Kontseiluko
,
lehen ministroaren
eta
erregearen
aholkulari militarra. Itsas Armadako jarduneko maila handieneko ofiziala da Itsasoko Lehen Lorda, non eta Defentsako Estatu Nagusiko burua ez den itsasontziko ofiziala.
Ben Key
almirantea Itsasoko Lehen Lord izendatu zuten 2021eko azaroan.
[1]