Wikipedia, Entziklopedia askea
Italiar Inperio Koloniala
(
italieraz
Impero Coloniale Italiano
) edota
Italiar Inperioa
izendapena
1936ko
Etiopiako
konkista ondoren erabiltzen hasi zen. Izendapen horrek Italia
faxistak
Afrika
eta
Egeo itsasoan
zituen jabegoak izandatzeko erabiltzen zen. Beste europar potentzia batzuk ez bezala, Italiak inoiz ez zuen
Asia
edo
Amerikan
jabego kolonialik eduki (
Txinako
Tianjin
hiriaren kontzesioa salbuespena izan zen). Inperioak bere hedapen handiena
1940
urteko lehenbiziko hilabeteetan izan zuen.