Wikipedia, Entziklopedia askea
Istripua
edo
ezbeharra
ustekabeko eta aurreikusi ez den gertaera puntuala da, ondorio kaltegarriak dituena. Egoera jakin batean istripua izango den aurreikusi ezin izaten bada ere,
arriskuak
aztertuz eta
prebentzio
neurriak hartuz istripuak izateko probabilitatea nabarmen murriz daiteke gehienetan. Egoera batean gerta daitezkeen kalteak saihestu edo gutxitzeko neurriak hartzen ez direnean, istripua arduragabekeriaren ondorioa da.