한국   대만   중국   일본 
Ismael Chafee - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Ismael Chafee

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ismael Chafee
Bizitza
Jaiotza Irurtzun 1978ko azaroaren 2a  (45 urte)
Herrialdea   Nafarroa Garaia , Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak pilotaria
Pilota
 

Ismael Chafee Saralegi , pilota arloan Chafee deituraz ezaguna, ( Irurtzun , Nafarroa Garaia , 1978ko azaroaren 2a ) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari jokatzen zuen, lehendabizi Aspe enpresarekin 1999tik 2007ra, eta ondoren Asegarcerekin 2010eraino. Estatistika ofizialen arabera, 1,83 m luze da, eta 83 kg pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 1999ko maiatzaren 7an jokatu zuen, Irurtzungo pilotalekuan; azkena, berriz, 2010eko maiatzaren 8an, Iruneko Labrit pilotalekuan . [1] Garfe enpresarekin jokatu zuen geroztik. [2]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. (Gaztelaniaz) ≪Chafee disputa su ultimo partido con Asegarce esta tarde en el Labrit≫ , Diario Vasco , 2010-05-08.
  2. (Gaztelaniaz) Javier LEONE: ≪Garfe 11 no son las sobras≫ [ Betiko hautsitako esteka ] , Noticias de Gipuzkoa , 2011-06-23.

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Enpresako fitxa


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz .